Bikaintasuna zientzian eta berdintasuna hizpide atzo Bilbon

Galdera honi erantzun nahian, mahai-ingurua antolatu zuten Elhuyar Zientziak eta Elhuyar Aholkularitzak azaroaren 13an. Berdintasun Gunearen (Emakunde) eta Zientzia Astearen (Innobasque) markoa aprobetxatuta, ikerketa arloan diharduten lau emakume gonbidatu zituzten zientziaz eta berdintasunaz eztabaidatzera: Osasun Saileko Elena Aldasoro Unamuno, Ikerbasqueko Ainhoa Madariaga Martinez, Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Larrañaga Elorza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Nuño Angós. Haien ikuspegi eta ibilbideak uztartuz, Euskal Herrian zientzia-sisteman dagoen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek zein entzuleek.

Mahai-inguruan esandakoak Elhuyar aldizkarian irakurgai.

Osasun Saileko Elena Aldasoro Unamuno, Ikerbasqueko Ainhoa Madariaga Martinez, Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Larrañaga Elorza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Nuño Angós

 

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

6 pentsamendu “Bikaintasuna zientzian eta berdintasuna hizpide atzo Bilbon”-ri buruz