Bidelagunak eta bidelariak adiskide

Gaur egun, 150 herrik baino gehiagok bultzatzen dute mintzapraktika programaren bat. Astero-astero biltzen diren mintza edo berbataldeetan, sei mila lagun inguru mugitzen dira. Lagun horiek guztiak bi multzotan banatzen dira: Batetik, bidelariak daude, euskararen bidean dabiltzanak: euskara ikasleak, ikaste prozesua amaitu ez zuten ikasle ohiak, euskara hobetu nahi dutenak… Bestetik, bidelagunak, euskaraz ondo dakitenak, laguntzera hurbil­tzen direnak. Batzuen eta besteen motibazioak askotarikoak dira: euskaraz hobeto egitea, lagunekin edo familiartean  sarriago erabil­tzea, lagun berriak egitea, azterketa gaindi­tzea, euskaraz egiteko aukerak areagotzea, euskaraz bizitzea…

OLYMPUS DIGITAL CAMERA Lurdes Alboniga, bidelaria Azkoitiko mintzalagunen
Asteartero, arratsaldeko 19:00etan, Azkoitiko Zurt tabernan biltzen dira Alboniga eta bere mintzalagun taldeko gainerako kideak. Berez, ordubeteko bilkurak izan beharko lukete, “baina gu denbora gehiagoz egoten gara. Atzo bertan, 21:00 edo 21:30era arte izan ginen. Zinemaz, Mexikoz eta ez dakit zenbat gairi buruz hitz egin genuen. Denetarik!”. Mintzalagun talde gehiago badira Azkoitian, eta bakoitzak nahi duen moduan antolatzen du bere jarduna. “Nire lagun baten taldean, adibidez, mendira joaten dira noizean behin, edo museoren batera…”. Lau lagun dira Albonigaren taldean, eta mingaina patxada ederrean astintzea lehenesten dute. “Gustura egoten garelako horrela, hitz egiten. Beno, beharbada, zailtasunak dauzkagu bestelako planak egiteko. Kideetako batek alaba txikia dauka eta… halere, nahiko bagenu, egingo genuke”. Gainera,  urte osoan badute bestelako jarduerez gozatzeko aukera, Azkoitiko Mintzalagun programak talde guztientzako hainbat ekintza antolatzen dituelako: txangoak, tailerrak…

396cidBego Cid, bidelaguna, Sakanako mintzakide egitasmoan
Sakanako eskualdean, duela hainbat urte jarri zituen martxan  AEK-k lehen Mintzakide programak. Helburua beti izan da euskararen erabilera bultzatzea. Ez dira soilik euskaltegian ikasten ari diren per­tsonentzat. Euskaraz aritzeko aitzakia bat eskaini nahi diete euskaraz mintzatu nahi duten herritarrei, halako egituren bidez. Euskaldunak elkartzea dute xede, azken finean.
Azken urtean, gurasoek osatutako taldea sortu da herrian. Ikastolako eta eskola publikoko gurasoei begirako eskaintza da. “Gurasoak elkartzeko gune bat da, harreman horiek euskaraz egiteko aukera izan dezaten. Euskaraz bizi ahal izateko toki bat” azaldu du Bego Cidek. Bidelagun gisa parte hartzen ari da Cid egitasmoan. Euskaraz bazekien Cidek, baina berari ere balio izan dio taldeak aspaldi ikasitakoa freskatu eta praktikara eramateko.

396edortaEdorta Lopez, AEKren mintzapraktika egitasmoen koordinatzailea
Esan daiteke, hortaz, bidelagunak “oparitu” egiten diola bere denbora egitasmoari? “Balorazioetan jasotako emaitzen arabera, bidelagunek ematen dutena baino askoz gehiago jaso­tzen dute, adibidez, euskarazko harreman sareak indartuta, lagun eta eskaintza berriak eraginda, herrian euskara gehiago en­tzunda…”. Dena den, leku batzuetan egitasmoen hazkundeak arazoak sortu ditu bidelagunak aurkitzeko, haien kopurua ez delako igotzen bidelariak bezainbeste: “Arazorik handiena hirietan eta erdara nagusi den guneetan dugu, horietan gehiago kostatzen baitzaigu bidelagunak topatzea. Gainera, parte-har­tzaile askok ez dute beraien burua euskalduntzat hartzen eta, maila polita izan arren, ez dute bidelagun papera hartu nahi”. Halere, ez zaio inori aparteko ezer eskatzen bidelaguna izateko, “euskara maitatzea eta sentimendu hori transmititzeko guraria baino ez. Hortik abiatuta, astean ordubete beste lagun batzuekin konpartitzeko gogoa badauka, lekua izango du mintzapraktika programetan”. ­

Bidelaguna edo bidelaria izateko bete fitxa hau

Artikulu osoa: AIZU! aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude