Bi nafarren tortura salaketa… eta Diario de Navarrak ezer ez

  • Diario de Navarrak ez bertsio digitaleko azalean ez Navarra atalean ere ez du Portu eta Sarasolaren inguruko berririk ekarri. Nik ez dut halakorik topatu bederen. Bi nafarrek jasotako tratuari buruzko epaiketak ez al du lerrorik ere merezi tradizio historiko berezia duen egunkari honetan?
  • Noticias de Navarran jarraipen luzeagoa egiten zaio epaiketari. Arreta deitzen didana baina, “ustezko” tortura kasuaren azpimarra da. Osterantzean, Portu eta Sarasolaren lekukotzak jasotzeaz batera, Guardia Zibilaren iritzia ere jasotzen du, zeinean dioen, atxilotuek “izugarrikeriak egiten dituztela eure buruei min egiteko.”

Harrigarria beste behin ere, Diario de Navarraren kasua. Munduko nafarren egoera eta arazoetara beti hain arretatsu agertu ostean, bestaldera begiratzen baitu, Donostian bi nafarreko jasotako torturak epaitzen ari direnean. Ai, Espainia eta haren poliziaren izen ona!

Diario de Navarra beste aldera begira

Irudia | Diario de Navarra beste aldera begira | Ezezaguna | Creative Commons By SA