“Bertsolaritza eta Kazetaritza” mintegia irailaren 24an eta 25ean Bertsozale Elkartearen eskutik

Mintegia

Jardunak bi zati nabarmen izango ditu:

Irailaren 24an – Oinarri teorikoak

-Bat-bateko bertsoa, gaur eta txapelketan.
-Bertsoa sortzen.

Irailaren 25ean – Alderdi praktikoagoak

-Bertsoak transkribatzeko oinarriak
-Bertsoaldi hautatu batzuk. Iritzi trukea

Irakasleak Karlos Aizpurua eta Arkaitz Goikoetxea izango dira.

Doan izango da. Bertsozale Elkarteak Villabonan duen egoitzan. Mintzola ahozko lantegia. Kale Nagusia 70.

Izena emateko epea: irailaren 18a

Non? info@txapelketanagusia.eu helbide elektronikoan.

Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Gaur egun Euskal Herri osoko 2400 bertsolari eta bertsozale batzen ditu. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu. Bertsolaritzaren geroa ziurtatu asmotan alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen dira.