BerbaTek hizkuntza-teknologia aplikazioen garapena bultzatu duen ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte

berbatekBerbaTek ikerketa-proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte, Usurbilen. Ikerketak hizkuntza-industriaren alorrean aplikatzeko lanak egin dituzte punta-puntako teknologia eta hizkuntza instituzioek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Bikoizketa automatikoak edo bilatzaile semantiko multimediak dira garatu diren aplikazioetako batzuk. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Euskara Sustatzeko zuzendari Begoña Muruagak azaldu duenez, “aurrerantzean ere, behar-beharrezkoa izango da ildo horretatik jarraitzea eta guztion indarrak eta ahaleginak uztartzea. Beharrezkoa dugu hizkuntzen teknologiak euskaraz garatzen jarraitzea, eta gure gizartean elebitasuna eta eleaniztasuna sendotzea, baita hizkuntzen industriaren bidez ere”.

berbatec-ona

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

euskara, hps, informazioaren leihoa, publizitatea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude