Bengoetxeak salatu du Ferreiraren taldeko errektoreorde bat iraintzen aritu dela sareetako troll kontu baten bidez
Bengoetxeak salatu du Ferreiraren taldeko errektoreorde bat iraintzen aritu dela sareetako troll kontu baten bidez –
Bengoetxeak bere programa eta taldea aurkeztu ditu Klaustroaren aurrean, eta salatu du Ferreiraren taldeko errektoreorde eta hautagaitzako kide bat iraintzen eta difamatzen aritu dela sareetako troll kontu baten bidez.
Klaustrokideei programa zabala aurkeztu die. Programa entzute-erronda baten bidez modu kolaboratiboan egin dela azpimarratu du, eta baita bere ardatzak azaldu: gobernantza- modu horizontalago bat, unibertsitateko kide izatearen sentimendua aregotuko duena, eta komunitatearen zaintza eta Ian-baIdintzen bermea oinarri izango dituena. Hasieratik, beste hautagaitza kanpainan difamazioak erabiltzen ari dela ere adierazi du, eta klaustroari jakinarazi dio Eva Ferreiraren taldeko errektoreorde batek, gaur egun bere hautagaitzaren kide denak, troll kontu baten bidez bere taldea iraintzen eta erasotzen aritu dela. lnformatikako ikasle batek J 1 orrialdeko txostena egin du hori frogatzeko eta kontu troll hori pertsona honen telefono eta posta elektroniko pertsonalari lotuta dago. Salaketa egin eta berehala kontu hori ezabatu du.
Gaur egin da Klaustroaren ezohiko bilkura, Errektoretzako Hauteskundeei lotuta hautagaien programen aurkezpenari dagokiona. Zozketak hala erabakita Joxerra Begoetxea hasi da bere proiektua aurkezten, 240 klaustrokideen aurrean.
Bengoetxeak aurkezpenean nabarmendu duenez, gobernantza horizontalagoa, hurbilagoa eta parte-hartzaileagoa beharrezkoa da, horretarako bideak parte hartzeko Agora Digitala, unibertsitate- komunitatearekiko konfiantzan oinarritutako harremana, euskal jendartean errotuago dagoen unibertsitatea lortzea, kalitatezko irakaskuntza batekin eta euskal gizartearen erronkei erantzungo dien bikaintasunezko ikerketa batekin. Aurkeztu dituen neurrien artean digitalizazio-plan integral bat nabarmentzen da, unibertsitatearen irudia modernizatu eta burokrazia murriztuko duena. Pertsonak zaintzea eta Ian-baIdintzak hobetzea beste ardatz bat izango dira: lanaldi osoko ordezkoak kontratatzea, egonkortzea eta sustapena bermatzea, TEKAZEL plantilla handitzea eta ordainsariak gaurkotzea eta matrikulen eta beken sistema hobetzea, ikasleentzako gune autogestionatuekin eta partaidetzarako neurri integralak hartuz.
Gainera, edozein prozesu demokratikotan oinarrizkoak diren gardentasunaren eta elkarrekiko errespetuaren unibertsitate- balioak balioetsi ditu, ordezkariak aukeratzea barne. Errespetu horri dagokionez, uztailean Eva Ferreirarekin bilera egin zutela azaldu du, errespetuan oinarritutako hauteskunde-prozesu garbia konprometitzeko.
Hala ere, difamazio-kanpaina salatu du, beste hautagaitzatik Bengoetxearen hautagaitzari atxikipen politiko jakinak egozten ari zaizkiola aipatuz, eta azken asteetan sare sozialetan troll batzuk agertu direla, hautagaitzako kideak iraintzen eta difamatzen dihardutenak. Bengoetxeak azaldu duenez, lnformatikako ikasle batek txosten oso bat bidali die, troll kontu oldarkorrenetako baten atzean Eva de Ferreiraren taldeko errektoreorde bat dagoela eta gaur egun bere hautagaitzaren parte dela ziurtasun osoz erakutsiz. Bere telefono mugikor pertsonala eta email kontua ageri dira X sare sozialeko kontu troll horretako profilari atxikita. Klaustroan salaketa egin eta berehala, Errektoreorde honek sare sozialeko kontu hori ezabatu du.
Klaustroa amaitzean txostena Eva Ferreiraren esku jarriko dutela bermatu dute, baita Hauteskunde Batzordearen, Aldezlearen, Etika Batzordearen eta UPV/EHUko Ikuskaritza Zerbitzuaren aurrean aurkeztu ere.
Beste taldea kanpainari egiteko moduarekin benetan kezkatuta dagoela adierazi du baina horrek beren hautagaitzaren beharrezkotasuna areagotzen dutela. Hitz hauekin amaitu du bere hitzaldia:
“Gaizki iruditzen zaigu, baina ez zaigu joko zikina iruditzen, telebista publikoan eztabaidatu nahi ez izatea. Gaizki iruditzen zaigu, baina ez zaigu joko zikina iruditzen euskaraz eztabaidarik nahi ez izatea. Gaizki iruditzen zaigu, baina ez da joko zikina botoa ez erraztea kanpoan dauden edo bertaratzeko ezinduta dauden EHUkidei. Alta, txio bidezko irain hauek, eta beste hautagaitzak zabaldu dituen zurrumurruek joko zikina dira, fair play erabat hautsita. Gertakizun lazgarri hauek ez gaituzte kikiltzen. Alderantziz gure proiektu eraldatzailearen beharraz berresteko balio digute. Unibertsitateak aldaketa eta haize freskoa behar ditu. Gogotsu ekiten diogu kanpainiari, Denon Artean!
Bengoetxeak salatu du Ferreiraren taldeko errektoreorde bat iraintzen aritu dela sareetako troll kontu baten bidez