Belarrimotzetatik Azal Beltzetara

Belarrimotzetatik Azal Beltzetara –

BELARRIMOTZETATIK AZAL BELTZETARA
Tres subsaharianos se juegan la vida; sin saber el destino del barco, desde Lagos (Nigeria) a Las Palmas de Gran Canaria, escondidos 11 días en la bocina del timón.

Egia da mantxurriano, koreano, maketo, belarrimotz eta bestelako esamoldeak (ia) desagertu direla denbora pasatu ahala. Egia «háblame en cristiano» eta «casero» bezalakoak ere (ia) pasa direla. Baina arazoak ez daude komponduta. Hemen jarraitzen dugu bi munduak, portal berdinetan bizitzen ia elkar ezagutu gabe. Bi mundu, gehi oraingoak, kulturalki eta identitarioki berezituak. Eta askotan azaleratzen dira modu biszilaren elkarrekiko aurreiritziak, estereotipo sinplistak: euskararen normalizazioan, erabakitze eskubidean, lan kontuetan… esaterako. Ez dago elkar ezagutzea bezalakorik klixeak, mesfidantzak ezabatzeko.Ezezagutzatik datoz mamuak eta beldurra askotan. Lehen bezala orain. Asko dugu egiteke, asko dugu irabazteko. Normalizazioan edo erabakitze eskubidea bezalako gaietan esaterako. Eta gainera, orain datozen mundo guztiak gehitzen zaizkigu. Ez dago elkar ezagutzea bezalakorik estereotipoak mesfidantzak ezabatzeko. Baita elkarrizketa sano eta aberasgarriak lortzeko ere. Ezezagutzak eta beldurrak eramaten gaituzte mamuak eta klixeak asmatzera. Lehen bezala, orain. Asko dugu egiteke, asko dugu irabazteko.

Jon Maia

Galde 39 Negua/2023

Belarrimotzetatik Azal Beltzetara

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.