Begibakarraren hitzak

Lehengo batean aitortza egin nion Miren Agur Meabek bere azken liburuan darabilen hizkuntza zoragarriari. Ez da halakorik maiz ikusten gurean. Alde batetik aratz bezainbat iruditu baitzait bestetik iradokor eta musikal, haren idazkera.

Nire blogeko sarrera hartan aitortzen nuen, halaber, irakurraldia gehiegi eteten ez zuten arren, niretzako berriak ziren hitz asko agertzen zirela bere testuan, eta damu nintzela lehen orrialdetik azpimarratu eta haien esanahia ez izkiriatu izana. Iruditzen zait Miren Agurrek ekarri dizkigun hitz eder eta ugari horiek, balio handikoak izan dakizkigukeela, behin ikasi eta gero. Badakit, halaber, berariaz eginiko ahalegin handi bat dagoela atzean.

Halatan, nik ez, baina egun haietan KRISTALEZKO BEGI BAT irakurtzen hasi zen lagun idazle batek, nik baino ganora gehiagorekin egin du hitz ezezagun edo interesgarrien zerrenda, hemen azpian alfabetikoki datorrena.

Agian zeuri beste batzuk eginen zaizkizu ezezagun edo harrigarri, baina nire lagunak horiexek zerrendatu eta bilatu ditu hiztegietan. Ikusiko duzu euretako batzuek zenbaki bat dutela alboan, dagokien orrialdearenak dira, baldin eta irakurtzen hasteko asmotan bazara, bidea gerta dakizun lauago.

Halaber ohartuko zara beste batzuentzat ez duela lagunak aurkitu  hitz zehatz batzuentzat ordainekorik, ez euskaraz eta ez gaztelaniaz. Zurtz geratu dira hitz batzuk eta, bidez batez, horixe proposatu nahi dizut jolaserako: lagun iezaguzula iruzkinen bidez begi bakarreko hiztegitxo hau osatzen. Gustu baduzu, behintzat.

 

  • Aiherga (26orr.): ez-axola, apático.
  • Antzekaitza(46): torpe, rudo.
  • Artesi (43): grieta, hendidura.
  • Asaskatu (32): atseden hartu /arindu/ asebete.
  • Aura (39): aura.
  • Axut (55): Erronka, duelo.
  • Basto (34): basto.
  • Bekar (49): makar.
  • Birrin(44): apurra, papurra, hondarra/ salvado.
  • Deduz (40): ohorez.
  • Derrama (53): ?????
  • Enpagosa(85):?????
  • Enpatxu (77): oztopo, traba/betekada.
  • Eraspen (42): isuria, joera.
  • Erriatu(15): arriar, aflojar,/pagar/ amainar.
  • Ezkordi: ?????
  • Gurmatza(72): ?????
  • Halda (25): faldon. Halda-maldaka.
  • Hanpurutsu(33): harro, hanpatu /vanidoso.
  • Herbal: paralitico, invalido.
  • Horni(32): suministro/apustu baten kopurua. Bide-horniak.
  • Hortzitu (107): fermentar/erizar.
  • Itu (13 orr.): jomuga, xede, helburu.
  • Izki (47): iskilu, arma.
  • Izurra (84): kiribila.
  • Kailu(26): callo, costra, corteza.
  • Kantal: zoko/zati/harkaitz.
  • Karana: polita, ederra.
  • Karrakatu (39): roer, raspar, limar.
  • Kerru(69): karkaxa.
  • Kordatu (5): trenzar, ensartar.
  • Latsarri (23): lavadero.
  • Lauskitu (26): estrujar, exprimir/ besarkatu.
  • Lezka(35): caña, carrizo, espadaña.
  • Malats (81): potolo/emankor, joria/atsegina/ gozoa.
  • Ondamu (26): inbidia.
  • Part(26): marjal. Leku zingiratsua/ lohia.
  • Pupu (109): pupa.
  • Santza (26): hebra de hilo, lana…
  • Talotuta (42): zapalduta, zapal-zapal egina.
  • Terra (34): terraja.
  • Tobi-tobian (44): ?????
  • Totolo (95): potolo.
  • Trango(83): bache/ bideko oztopo.
  • Trentin (77): Cachaza, pachorra/ juicio, sentido comun.
  • Trilatu (77): txikitu, apurtu…
  • Troka (72): barranco.
  • Tuntuxa (103):?????
  • Txanbelin: Zoli/ dotore.
  • Txanbiurre: ????
  • Unada: une, espacio tiempo.
  • Urkuldu: desgranar.
  • Zaldarra (41): espinilla/costra/barrillo.
  • Zarakar (110): costra, postilla.
  • Zintasun (30): fidelidad.
  • Zorka(42): renta a deber. Zorka-ziri.

Begibakarraren hitzak

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)