Bederatzigarren jardunaldiko apunteak
1) Zerbait egin dezakete. Aurreko asteko kronikan azpimarratu nuen, eta larunbateko partidak garbi erakutsi du: sendotasuna eman dio Camachok Osasunari. Bartzelonaren aurka nola jokatu jakin zuen eta bestetan falta izan zaion zortea izan zuen, 93. minutuan Piquek bere atean gola sartuz. Aurreko astean esaten genuen, Osasunak jokoan erakusten zuena baino postu txarragoa zuela sailkapenean. Horrela jarraituz gero, gora egingo du. Eta gora egiten badu, zerbait egin dezake.
2) Arnasa hartu du. Atletico Madrili irabazita, arnasa hartu du Athleticek. Goitik behera zetorren, eta inertzia aldatzeko ezinbestekoa zuen garaipen bat. Kopako partida galduta, Caparros kolokan zegoen eta zaleen artean duela urte batzuetako beldurrak pizten ari ziren. Garaipen honek denei arnas berria emango die. Ostegunean Europe Leagueko partida dute eta laster batean Ligako indartsuenak izango dituzte aurkari. Salbuespena baino, goranzko joera baten hasera behar du larunbatekoak.
3) Anbiziorik izango balu. Sevillak anbiziorik izango balu, ligan gora begiratu beharko luke. Bartzelonak baino talde luzeagoa du eta Real Madrilek ez duen oreka aurkitu dute. Nola Bartzelona hala Real Madri, liga neguko datetara heltzen denean, huts egiten hasiko dira, eta Sevillak media ingelesarekin jarraituz gero (bi partidako lau puntu) 80 puntuko mugan egongo da amaieran. 80 puntu lortuta, liga irabaztetik oso hurbil egongo dira.
4) Ander Herrera. Athleticek fitxatzeko saiakera egin zuen, baina azkenean Zaragozan geratu da. Jokatzen ikusi dutenek ondo dakite zerbait berezia duela Herrera txikiak. Lesioek zaintzen badute, hurbiletik jarraitu beharreko jokalaria izango da. Zale zuri-gorriak penatan izango dira urte batzuk barru.
5) Zein dira helburuak?. Euskal taldeei (Osasuna eta Athletici) gauza handiak eskatzen zaizkie. Baina dituzten jokalariei begiratuta, zein dira taldeen helburuak? Jokalariei begiratu eta duten kalitatea, forofismorik gabe, duten kalitatearen arabera neurtuta, nabarmen jaitsiko lirateke zaleen zaputzak. Orain sailkapenaren erdi aldera daude, eta baloratu beharrekoa da.