Bederatzigarren greba eguna: bigarren faseko greba dinamikaren bukaerara indartsu iritsi gara

Bederatzigarren greba eguna: bigarren faseko greba dinamikaren bukaerara indartsu iritsi gara –

9. greba egunak jarraipen zabala izan du, eta benetako negoziaziorik egon ezean, hurrengo fasera pasatzea beste alternatibarik ez digu utziko Hezkuntza Sailak sindikatuoi

Bederatzigarren greba eguna: bigarren faseko greba dinamikaren bukaerara indartsu iritsi garaPasa den asteko asteleheneko mahai negoziatzailearen ondoren, Hezkuntza Sailak aukera izan du negoziazioarekin aurrera egiteko, baina ez du inongo aurrerapausurik eman eta grebak bertan behera uztea jarri du negoziaketarako baldintza gisa.

STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok gaur deitutako grebak jarraipen zabala izan du, aurreko deialdietan bezala; izan ere, grebara deitutakoen %75tik gora babestu du greba, eta mobilizazioetan gero eta jende gehiagok hartu parte. Grebaren ziklo honetan “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!” lelopean deitutako mobilizazioan milaka langile ari dira elkartzen, eta behin eta berriz salatu dute Hezkuntza Sailaren jarrera.

Greba hauetan azaleratzen ari diren arazoak eta arazo hauei aurre egiteko eskaerak hezkuntza publikoa eta ikasleen beharrei erantzutearekin zerikusirik ez balute bezala mintzo da Begoña Pedrosa. Halabaina, ikasleen behar desberdinei erantzuteko baliabideak gehitzea, enplegua eta hezkuntza taldeak egonkortzea edota plantilak gazteberritzea hezkuntza publikoa indartzea da.

Irakasleek argi utzi dute zein den beraien asmoa eta helburu horrekin borrokan tinko jarraituko dute benetako negoziazioa gauzatu arte. Grebak dira Jaurlaritza mugiarazten dutenak. Sindikatuok negoziazio erreala burutzea nahi dugu, hitz eta asmo politetatik harago. Edukia, zehaztapena eta konkrezioa behar du balizko akordioak.

Bederatzigarren greba egun honetan ere, irakasleok oso mezu argiak helarazi dizkiote Hezkuntza Sailari:

15 urte direla hitzarmena eguneratu gabe; eta aski dela.

Lan zamak arintzea, plantilak gazteberritzeko plan egokia ezartzea, enplegu publikoa kontsolidatu eta bermatzea, eros ahalmena berreskuratzea, lan osasuna zein euskara eta hezkidetza bermatzeko neurriak proposatzeko garaia dela.

Ez badago aldarrikapen hauekiko erantzunik grebetan jarraitzeko indarrekin daudela.

Beraz, Hezkuntza Sailari eduki, zehaztapen eta konkrezioak dituzten idatziz jasotako proposamenak eta hauek lantzeko mahaiak deitzeko exijitzen diogu inolako baldintzarik gabe. Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da inbertsioa handitzea eta lan baldintzak hobetzea eta eskola publikoa baliabideez hornitzea.

Hezkuntza Sailaren deiaren zain geratzen gara, negoziatzeko eta adostasuner¡tara heltzeko borondaterik aurkeztu ezean greba dinamikaren hirugarren fasea planteatzea beste aukerarik ez die utziko.

Irakasleon lan baldintzak hobetu, Hemen eta Orain Erabakita.

Bederatzigarren greba eguna: bigarren faseko greba dinamikaren bukaerara indartsu iritsi gara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude