Batzuk eta besteak, denak

Batzuk eta besteak, denak –

Gogoan dut gazte garaian, zenbat aldiz aztertzen genuen Richard Feynman fisikari amerikarraren lanak. Gure ingeniari-eskolako irakasle kaskagorria, maitemindua zegoen fisikari amerikar honekin. Fisikari amerikarrak matematikak zituen gogoko, asko zakien, ikaragarri. Ba fisikari honek beste gauza askoren artean, hau defendatzen zuen; “Zientzia da, gauzak ezagutzeko modua irakasten duen bideetako bat”.

Batzuk eta besteak, denak
Arg: Pixabay

Ez bakarrik ezagutzen ez ditugun gauzak ikasteko, baita ezagutza horien norainokoa zein den jakiteko bidea ere bada. Ezer ere ezin baitaiteke era absolutuan ezagutu. Zalantza eta duda-muda erabiltzeko bidea. Gauzen inguruan iritzi jakin bat edukitzearren, pentsatzeko bidea. Egia eta iruzurra, egia eta ikuskizuna eta abar, elkarrengandik desberdintzeko bidea.

Feynmanek esandakoa hego Euskal Herrian, egun bizi dugun egoerari aplikatuz, eta horri adimen ttantta bat gehituz gero, ikusiko genuen, Iruñean eta Gasteizen maizterra maiz, oso maiz,  aldatzea, saihestu ezinezko zerbait dela, baita gaur bertan egoitzak hutsik geratuko balira ere.

Are gehiago, “normaltzat” jotzen dugu; izan ere, sisteman bizi dugun krisi-prozesuaren baitan aldaketarako aukera hori, erabat bateragarria litzateke kapitalismoaren kontraesan sozialekin.

Hori horrela, eta datorkigun errealitatea kontuan hartuz, beste behin esan beharra dago, guztiz jasan ezinezkoa eta faltsua dela, aipatutako bi egoitzetan, “ongizate soziala” kontsumoarekin parekatuz, defendatzen duten teoria.

Tamalez, langabezia eta bazterkeria dira ekuazio horretan zalantzan jartzen duten lehendabiziko erreferentzia. Eta hori ez da “soilik” hemen gertatzen, gauza bera gertatzen da Europan eta baita mundu zabalean ere.

Joko hori berezkoa da demokrazia formaletan. Gobernuak etorri eta joan egiten diren bitartean, handikeria eta diruzalekeria, bertan geratzen dira, ezagutzaren muturreko aurrerapausoak izango balira bezala, lana aurkitzeko bulegoaren pare.

“Ustezko” demokrazia horretan, dirua eta urrearen koloreak ordeztu dituzte, morala, kontzientzia eta lotsa. Demokrazia horren bilakaerak, zibilizazioaren modu kolonialaren zabalkundearen biktima bilakatzen gaitu. Balioen suntsiketa garaira garamatza, eta balio horien ordez objektuak baino ez ditugu aurkitzen. Bide hori ez da etorkizunera jotzeko egokiena.

Baina guztiok ez gara halakoak, eta gauzak ez dira betidanik horrela izan. Gure herriak auzolanen bidez administratzen ziren sasoi haietatik, euskal gizartearen eta euskal herritarren bizimodua elkarri lotuta egon dira. Indartsuak izan gara betidanik, eta hala izango gara etorkizunean ere. Beraz, Euskadi Irratian behin eta berriro entzuten dugun “auzolana” ez da sinesgarria.

Aldiz, ezker abertzaleak beti aitortu ditu norbanakoaren berezko balioak, eta hala ulertzen du kolektibismoa, hau da, helburu berbera izanik, pertsona desberdinez osaturiko unitate edo multzoa.

Garena gara, herri burujabea amesten duen proiektu bateko kideak. Pertsonaren baikortasun eta tragedia, biak onartzen ditugu, txanpon beraren aurpegi desberdinak direlako, batak bestea baztertzen ez duen batasun dialektikoa.

Ba dira diotenak, Estatu espainiarrean gobernuak epaitegiak “aktibatzen” dituenean askatasuna isilarazten duela. Ni ere iritzi berekoa naiz, are gehiago, asko eta asko, dira gaur “idazten” ari garenarekin bat  datozen epaiak. Gertatzen ari denaren aurrean ez ikusiarena egiten dute eta politikan mutur sartzea dute maite. Gaizkideak dira.

Idazle asko ezagutzen ditut, botikaren gisa denetarik gaude, eta  honako hau zuzendu nahi nieke. Bizi dugun egoera konprometituaren aurrean, unibertsoaren eta pertsonen arteko bitartekoa izan beharko lukeela idazleak. Horregatik, epaitegiak aktibatu eta isiltasuna espetxeetako “soinu” bilakatzen denean, guk geuk onartzen dugu espetxe hori, gure isiltasunaren bidez. Hortaz barne begirada zintzoa eskatzen dut..

Egoera horren aurrean, azpimarra nahi nuke, saiheska, beti beste aldea begiratuz bizi direnak ere, beharrezkoak dituela herri honek. Euskaldun “aseptikoak” badaki bide zuzena eta okerra desberdintzen, baina ez da arrazoiaren eta egiaren bidean urrats bat bera ere emateko gai . Tristea, norberaren buruari iruzur egin beharra,  barruan daraman utzikeria estaltzeko. Ze  pena.

Batzuk eta besteak, denak bai gara beharrezko.

Batzuk eta besteak, denak Batzuk eta besteak, denak Batzuk eta besteak, denak

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.