Bat Gara prozesuaren lehen fasearen bururatzeko, Biltzar Nazionala abenduaren 7an Durangon
Bat Gara Biltzar Nazionala abenduaren 7an Durangon –
Bat Gara
Agiria
Ipar Euskal Herrian 2022tik 2024ra eraman den Bagira prozesuaren emaitzan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da ere, herri baten burujabetza maila maximoa, Estatu independente baten bitartez lortzen dela. Horrez gain, mugimendu abertzalea demokraziari atxikia dela goraipatzen da. Prozesu hau bukatu zen, gogoetak sakondu beharko zirela adieraziz.
Horiek horrela, prozesu horretan parte hartu zuen Nafarroa Behereko abertzale talde batek bultzaturik, irailaren 8an, Donibane Garazin, Ipar zein Hego Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik etorritako hogei independentistek, prozesu berri bat abiatu dugu. Bat Gara prozesu berri hori Euskal Herri osoan eramaten ari gara eta nahi duten euskal herritar guziei irekia da.
Bat Gara prozesuaren lehen fasearen helburua, independentistek ondoko galderari erantzutea izan da:
Euskal nazioarentzat nahi dugun Estatu euskaldunak egiazko demokrazia nola gauzatuko luke?
Galdera honi erantzuteko, azaroan zehar Euskal Herriko eskualde ezberdinetan hamar bilkura publiko antolatu ditugu: Iruñean, Larzabalen, Baionan, Gasteizen, Baigorrin, Donostian, Hazparnen, Hendaian, Bilbon eta Atharratzen.
Gogoetan, kontzeptuen definizio adostu hauek erabili ditugu:
Euskal = euskarari dagokiona eta Euskal Herriari dagokiona (Euskaltzaindiaren hiztegia).
Independentzia = bizi den lurraldean, beste kolektibitate baten aginpidearen mende ez dagoen kolektibitatearen egoera, barne eta nazioarteko subiranotasunean gauzatzen dena eta Estatuaren unitate politikoa dagokiona (Elhuyar hiztegia).
Estatu = unitate politiko burujabea den nazioa, nazio zatia edo nazio multzoa (Euskaltzaindiaren hiztegia).
Nazio = bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituen gizataldea (Euskaltzaindiaren hiztegia).
Burujabe = askea, bere buruaren jabe dena, inoren mende ez dagoena (Euskaltzaindiaren hiztegia).
Demokrazia = boterea herriarengan datzala dioen doktrina politikoa (Elhuyar hiztegia).
Bilkuren eztabaidetan zehar, egiazko demokrazia izateko oinarrizko arauak zein diren gogoetatu dugu, hau da, zein arau behar diren boterea egiazki herritarren eskuetan izateko hausnartu dugu.
Lehen fase hau bururatzeko, abenduaren 7an, Durangoko Kurutziaga ikastolan (Galtzareta kalea 13), 12etan, lehen biltzar nazionala eginen dugu. Biltzarraren helburua, “Euskal nazioarentzat nahi dugun Estatu euskaldunak egiazko demokrazia nola gauzatuko luke?” galderaren erantzuna adostea da eta aurrera begira egin nahi ditugun urratsak finkatzea.
Bat Gara prozesuan esku hartu nahi duen oro, lehen biltzar nazional honetara ongi etorria da.
…
Bat Gara
2024ko abenduaren 2an
Bat Gara prozesuaren lehen fasearen bururatzeko, Biltzar Nazionala abenduaren 7an Durangon
Gure etorkizuneko Estatuaren forma demokratikoei buruz hitz egitea gure luraldeetatik nahi bezala paseatzen diren okupazio-indarren aurrean, benetan “boutade” bat iruditzen zait. Autoaren koloreaz eztabaidatzea bezala da baliabide faltagatik erosi ezin duguna.
Ez al da lehentasuna izango okupazio-indar horiek gure lurrak uztera behartzeko nola jardun behar dugun antolatzea?
Orduan izango du zentzua herri burujabe gisa eboluzionatzea ahalbidetuko diguten helburu estrategikoen inguruan herri auto-antolaketaren oinarriak finkatzeak
Herri-aginduak zentzua du soilik subjektu politiko gisa jarduteko gaitasuna dugunean eta ez inperialismoaren objektu bihurtuta, gure kasuan bezala, oraingoz.
Komenigarria litzateke energia alferrik xahutzen duten denbora galtze horiek saihestea eta zalgurdia zaldien aurrean jartzeari uztea, gero aurrera egiteko modurik ez dagoela egiaztatzeko.
Nahiz eta bakoitza “libre” den ondoen ikusten duen denbora alferrik galtzeko baina gutxienez, horretaz jabetzea.
Ezer berririk ez eguzkipean, gure Estatu propioan “diseinatzen” dugun “bitartean”, etsaiaren arauetan jarraitzen dugu, arau horiek hain zuzen ere gure Estatua suspertzea eragozteko egituratuta daudenean. Baina tira, behar bada egia da jada ez dagoela etsairik, kontrakar politikoak baizik eta okupazio-indarrik ere ez. Auskalo.
Eztabaida hau edota beste edozein egiteko deitu ditu Bat Gara prozesuak hamaika bilera horiek, eta bihar bertan Dirangon egingo dena. Ez dakit zergatik ez diren bileran bertan plazaratzen era horretako iritziak, aurrez aurre eta guztion aurpegiak bistara, era horretan erantzunak ere bertan jasotzeko moduan, guztion mesedetan eta prozesua bera aberastuz. Ez dakit nor den Freud oraingo hau eta proposatzen duen eztabaida interesgarria izan daiteke, baina ez dut gustuko modua ez eta Bat Gara peozesua bera “denbora alferrik galtzea” deneko deskalifikazio hori. Eztabaidak, zintzoak badira, elkar ezagutuz eta errespetatuz egitea ezinbestekoa da, nire ustez. Ni behintzat bilerara joango naiz, bertan azalzten diren iritzi guztiak aintzat hartu eta beraietatik ikasi eta aberastera.
Freud jauna
“Etorkizuneko Estatuaren forma demokratikoei buruz hitz egitea” ez da “zalgurdia zaldien aurrean jartzea”
Konbentzitu nahi duzun jendeari zor diozun minimoa baizik.
Ez gara gehiago ertaroan eta nehor ez du nahi bertara itzuli nahi.
Bakoitzak aurpegia ematen du norberak intepretatzen dituen quorumetan eraginkorrak izan daitezke. Aurrez aurre haiekin bat egiten ez badugu, sakabanatzea ekidin daiteke, beste bitarteko batzuk erabiliz, dispertzatutako indar horien arreta pizten duten enunziatu estrategikoak planteatuz gero, elkartzeko helburuarekin.
Okupazioaren aurkako erresistentzia suspertzeko, hiru faseri ekin beharko litzaieke, gure Estatu-erakundeak suspertzearen aldeko erasoaldi baten hasiera markatzeko.
1/ Lanean dihardutenek, printzipio estrategikoak barne hartzen dituen estrategia eztabaidu eta finkatzea, hori baita egin behar ez dena eta beraz, egin behar dena. Herri-Mandatu (Herri-agindu) horrek zuzendu beharko luke Estatuaren askapen-prozesua. Prozesua gidatzeko izendatzen direnek -behin-behineko gobernua- angintaldiko kudeatzaile rola hartu beharko lukete beren gain, betiere Herri Mandatuaren menpe.
2/ Lehenengo fasea eraikitzekotan, eskura ditugun giza baliabide, azpiegitura, baliabide teknologiko guztien inbentarioa egin beharko litzateke.
Inbentarioan jasotakoaren arabera, eskura dauden bitartekoekin bat datozen lehen mugimendu taktikoak finkatu beharko lirateke. Inoiz ez da gehiegikeiarik egin behar eskura dauden bitartekoen gainean lortu ezin diren helburuak eta era berean, ez dira gutxietsi behar eskura dauden bitartekoak, lor daitekeen mailatik beherako helburuak ezarrita.
3/ Erresistentzia aktibatu.
Fase horietako lehena da zailena. Herrialdeko indar biziak biltzea ez da erreza. Hori lotuz gero, estrategia batean bateratzea, bere printzipio estrategikoak onartuz lan nekeza da, izan ere, pentsatzekoa da ikuspegi eta esperientzia desberdinetik gatozela eta horietako bakoitzak egin ahal izan dituen akatsak karakterizatzeko gai izan behar du beriro ez egiteko.
Zintzotasun eta sendotasun handia eskatzen du. Disonantzia kognitiboa sor daiteke eta horrela bada, gainditzeko gaitasuna izan behar dugu eztabaida sakonaren bidez. Ezin da herri oso bat berriro ontziratu inora ez daramaten ibilbideetatik eta azken hori odolusten da berehala.
1620an gure estatalitatea galdu genuenetik, ez dugu estrategia zuzenik lortu kendu zigutena berreskuratzeko.
Puntu horretara iritsita, egin beharrekoak elementu gehiago izango ditu ados jartzeko, baldin eta nazio-askapenaren ikuspegi estrategikoa oztopatu duten gure akatsen azterketan ados jartzen bagara.
Gero, 3gn fasea aktibatzeko gure determinazioaren araberakoa izango da eta beste aurreko belaunaldiek saiatu zutena eta orain gure esku dagoen ondarea gauzatu ahal izateko beharrezko elementu guztiak izango ditugu.