Baskoniako zuzendaritzarekin bileraren balorazioa eta dendaren aurrean kontzentrazioa
Baskoniako zuzendaritzarekin bileraren balorazioa eta kontzentrazioa –
Baskoniako zuzendaritzari presio egiteko elkartu dira, Maccabiren aurkako partidua bertan behera utz dezan
…
Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde israeldarra Gasteizera etortzekoa da otsailaren 7an, eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak partidua bertan behera uztearen aldeko kanpaina abiarazi zuen urtarrilaren hasieran. Argudiatu zuten kirol ikuskizunak “bere irudia garbitzeko baliatzen dituela Israelek, estatu kolonialaren existentzia normalizatuz eta herri palestinarraren aurkako krimenak estaliz”.
Kanpaina horren baitan, aurreko astean Baskonia Klubeko zuzendaritzaren ordezkaritza batekin bildu ziren. Plataformako kideek diotenez, klubeko zuzendaritzak ez du partidua suspenditzeko borondaterik adierazi, eta hortaz, presio egiten jarraitzeko, gaur saskibaloi taldearen dendaren parean elkartu dira. Bertan adierazi dutenez historian izandako aurrekariek erakusten dute klubak baduela neurriak hartzeko aukera, eta gainera, “historian aurrekaririk ez duen” egoeraren aurrean “aurrekaririk gabeko ekintzak” behar direla.
Horretaz gain, beste erantzuleen ardura ere seinalatu dute, “euren esku dagoena ez egiteagatik”: Euroliga Israelen parte hartzea baimentzeagatik, Eusko Jaurlaritza kirol ekimenak bertan behera uzteko duen eskumena ez erabiltzeagatik, Arabako Diputazioa Buesa Arenaren jabe den heinean, eta Gasteizko Udala hiri-azpiegiturak eta giza-baliabideak partidua erraztera begira antolatzeagatik.
Partidua ez jokatzearen alde, eta Israelen aurpegi garbiketaren aurka, otsailaren 7an manifestazio nazionala deitu dute Gasteizen, 18:30etan Iparralde gizarte etxetik abiatuta.
…
IRAKURKETA
Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde israeldarra Gasteizera etortzekoa da otsailaren 7an. Estatu sionistak bere burua normalizatzeko darabiltza kirol ikuskizunak, eta proiektu supremazista aurrera eramateko beharrezkoak dituen bestelako harremanak egonkortzen ditu era horretan.
Kirola eta politika zeharo lotuta daude, eta horren adibide garbia da hau: Maccabiko jokalariak israelgo estatu terroristaren enbaxadore dira. Israel gerra eta genozidioarekin harremandu beharrean bestelako ideiekin lotu daitezela bilatzen du partidu honek. Horregatik, partidua suspenditzeko kanpaina abiatu genuen orain dela aste batzuk.
Partidu hau jokatzeko hainbat dira inplikaturiko agenteak. Lehenik eta behin Euroliga bera seinalatu beharra dago Israelen parte hartzea baimentzeagatik. Euroliga saskibaloi txapelketa pribatua da, eta bere bazkideen esku dago nork parte har dezakeen eta nork ez. Esan beharrik ez dago Israel ez dela europar kontinenteko herrialde bat, eta bere salbuezpeneko partehartzea, beraz, Israel estatu aliatu gisa irudikatzeko erabaki bat da.
Bestalde, gobernu ardura instituzionalak daude, partidu hau jokatzea ekiditeko ezer egin ez dutenak. Eusko Jaurlaritzak adibidez eskumena du kirol ekimenak bertan behera gera daitezen, eta ez du ezer egin. Arabako Diputazioa Buesa Arenaren jabe da, eta ez du ezer egin. Gasteizko Udalak hiriko azpiegituren kudeaketa darama, eta ez du ezer egin. Israelen konplize direla salatzen dugu.
Azkenik, Baskonia klubaren zuzendaritzak duen ardura azpimarratu nahi dugu. Izan ere, klubak partidua jokatzeari uko egin diezaioke. Horren ordez, partidu hau beste edozein izango balitz bezala jokatzea erabaki du, Israelen normalizazioan lagunduz.
Historian aurrekaririk ez duen egoera bizi dugu, eta hortaz, aurrekaririk gabeko ekintzak behar ditugu. Horregatik, partidua bertan behera gelditzeko zeozer egin dezaketen agente guztiak interpelatzen ditugu, eta bereziki, Baskonia klubeko zuzendaritzari partidu hau suspenditu dezala exijitzen diogu. Aldarrikapen horien pean, otsailaren 7an manifestazio nazionala deitzen dugu Gasteizen, 18:30etan Iparralde gizarte etxetik.
Israelen desegitera bidean,
HARREMAN ORO ETEN!
Baskoniako zuzendaritzarekin bileraren balorazioa eta dendaren aurrean kontzentrazioa