Baskonia mende ilunetan – Erromaren erorreratik Iruñeako erresumara

Baskonia mende ilunetan – Erromaren erorreratik Iruñeako erresumara –

Baskonia mende ilunetan - Erromaren erorreratik Iruñeako erresumaraDelako “euskalduntze berantiarra” mende horietan gertatu omen zen. Hala diote behintzat teoria hori sutsuki babesten dutenak. Euskaldunak atzo goizean  etorritakoak ei gara gaur egungo euskal lurralde hautetara. Hainbat bertsio subentzionatu entzun izan ditugu, nahiz eta, aurkikuntza berri bakoitzaren aurrean aldatu behar izan duten. Zeltak bizi zirela hemen… euskaldunak iparraldetik etorri ginela…  ez hegoaldetik … ez euskara galdu zen eta iparraldetik etorri zen berriz…

Bada, kontaketaren gudu ero honetan, aurreko teoriaren defendatzeileek  beste bertsio bat asmatu beharko dute. Izan ere, esku artean dugun liburuak, garai hartan gertatu zena apur bat argitzeaz gain, nola ez, euskalduntze berantiarraz ere hitz egiten baitigu.

Errelatoak errelato, badirudi garai horrek jakin-mina sortzen duela euskaldunengan (eta erdaldunengan), liburua bosgarren argitaldira iritxi baita. Are gehiago, astebete pasatxon 20.000 ikustaldi izan ditu jarraian jarri dugun bideoak. Ez dakit kuriositatea ala morboa den edo beste zerbait. Badirudi norbaiti egonezina ere sortzen diola: euskaldunon aspaldiko ezagun baten irudia gehitu digute you tubeko bideoen azalpenetan. Dena dela, hemen duzue “Vasconia en los siglos oscuros” liburuari buruzko hitzaldia.

On egin!

Baskonia mende ilunetan – Erromaren erorreratik Iruñeako erresumara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude