Baskonia-ko Golkoa horrela izendatzea egokia da?
Baskonia-ko Golkoa horrela izendatzea egokia da? –
Egun hauetan aukera izan dut Baskonia osotik jiran ari den Habitat erakusketa ikusteko. Beste behin ere gozatu dut Baskonia kontzeptua erabili dutelako “Baskoniako Golkoa” deitzerako orduan. Badoa Baskonia hitza, urratsez urrats, lekua irabazten. Detaile hauek poztu zein piztu egiten naute. Baina egokia da deitura hori horrela -Baskonia-ko Golkoa deituaz- hedatzea?
Beherago itsasten dut erakusketako irudi baten agertzen zen mapa (Beñi Agirre-ren Copyrighta dute mapa hauek) baten zatia, non argi eta garbi ikusten den Baskoniako Golkoa moduan identifikatua gure lurraldeko itsasoak definitzen duen eremu hori. Ikusi, gozatu eta egunetara zalantza sortu zait ongi izendatuta dagoen ala ez, beti ere marketing eta komunikazio ikuspegitik begiratuta.
Lehenengoz eremua nondik norakoa den zehaztu behar da. Nazioarteko Erakunde Hydrographikoak honela azaltzen ditu bere mugak : Ekialdera Penmarcheko puntuak definitzen duen lerroa, iparrera (47° 47? 51? N, 4° 22? 29,26? O) et le cap Ortegal hegora (43° 46? 25,07? N, 7° 52? 10? O)1. Golkoak 223 000 km2 ko itsaz azala estaltzen du eta bere sakonera nagusia 4.735 m-koa da. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera eskualde hauen itsasbazterrak ukitzen ditu: Bretainia, Loirerria, Poitou-Charentes, Landak eta Gironda (Akitania), Lapurdi, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galizia.
Bere hedadura geografikoa ondo mugatuta badago ere, izen aldetik ez dago hain garbi, zeren aldatu egiten baita, beti ere euskaldunei historian zehar eman dizkiguten izenen arabera: Bizkaia edo Gascogne. Mapa batzuk ere badaude “Mer des Basques” moduan deitzen diotena, baina forma horrek ez du izan erabilpen zabalik.
Wikipediara jo dut inguruko hizkuntza desberdinetan zela deitzen dioten gure bazterretara iristen den itsasoa kokatzen den golkoari jakiteko. Hemen hizkuntza bakoitzak zehazki erabiltzen duen forma (frantsesez uzten dut dagoenetan, wikepedia frantsesetik ekarri baitut dagoen moduan):
- Basque : Bizkaiko golkoa « le golfe de Biscaye » ;
- Breton : Ar Golf « le Golfe » ou Pleg-mor Gwaskogn « golfe de Gascogne » ;
- Castillan : Golfo de Vizcaya « golfe de Biscaye », couvrant l’ensemble du golfe, mais parfois s’appliquant seulement à sa partie basque ; la partie sud, bordant les côtes entre l’Adour et la Punta Estaca de Bares, est connue sous le nom de Mar Cantábrico « mer Cantabrique » ;
- Français : Golfe de Gascogne ;
- Galicien : Golfo de Biscaia « golfe de Biscaye » ;
- Latin : Sinus Cantabrorum « golfe des Cantabres », mais la carte de Peutinger porte la mention Sinus Aquitanicus « Golfe d’Aquitaine » ;
- Occitan gascon : Golf de Gasconha « golfe de Gascogne » ;
- Anglais : Bay of Biscay, la « baie de Biscaye » ;
- Allemand : Biskaya.
Beraz, batez ere, bi eratara deitzen diote-diogu, gehienok Bizkaiko Golkoa eta frantsesak Gaskoniako Golkoa. Espainiako iparreko kostako urei Kantauri Itsasoa deitzen zaio, izendapen hau batez ere Espainian erabiltzen delarik.
Bizkaia izena, kasu honetan eta beste zenbait elementu geografikoen deituretan (Ternuan, Norvegiako fiordoetan, eta abarretan) jarria izan zen euskaldun guztioi Bizkaitarrak moduan deitzen zigutenean.
Galdera da Baskoniakook zela deitu behar genioken, gehiengoaren erabilera Bizkaiko Golkoa bada. Saiatu beharko ginateke aldatzen ala hobe dugu Bizkaia kontzeptua hedatu?
Idatzi honetan ez naiz ausartuko zela konpondu beharko litzatekeen gizaldiz gizaldi izenak horrela finkatuta daudenean. Halaber, galdera bati eutsiko diot, saiatu beharko ginateke euskaldunok Baskoniako Golkoa deitzen ala praktikoagoa izango litzateke Bizkaiko Golkoa deiturak jarraitu dezala dagoenetan utzita?
Nire ustez Baskonia hitza finkatuko balitz gure eremu kulturalaren izan modura, saiatu beharko ginateke denari Baskonia deitzen, merkatuko logika guztia du. Baina kasu honetan interesgarria izango litzateke? Baskoniako Golkoa deitzeko ahaleginak egiten hasi aurretik, horrelako aldaketa batek onurak ala kalteak ekarri lizkigukeen ondo baloratu behar genuke, tentu handiz jokatuz.
Faxismoa: Besteak beste Inoren adierazpen askatasuna ukatzen duen joera eta jarrera politikoa, oro har indarkeria erabilita. Ikus ” zentsura”.
Da?-ri buruz? Buruan? Eskuan geronen herrian antzume labana deritzona.