Baserri Eguna Igartubeitin
Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak eskeintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du ekainaren 6an.
Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu. Horretarako egun osoan zehar ekitaldi ugari izango dira.
· Omenaldia, Jose Iza Itsasoko arotzaren familiari.
. Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia.
. Animalien erakusketa .
. Gaileta ekologikoak egiteko tailerra.
. Bisita gidatu antzestuak.
. Bisita gidatuak interpretazio zentrora.
. Bertsolariak, txalapartariak, trikitixa
. Oilasko erreak.
Egun hontako ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da.
Igartubeiti Baserri Museoa bizia izateko sortua denez, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak antolatzen ditugu, oraingo honetan, baserri eguna.
Ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da Unicef Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat. Kalitatea fundazioak babestutako lumagorri oilasko erreen dastaketa aipatu berri dugun Unicef elkartearen alde izango da.
Ekintzen egitaraua:
11:30
Jose Iza Peñagarikano Itsasoko arotzaren familiari omenaldia, dantzariak aurreskua dantzatu eta opari banaketa ekitaldia egingo dira, Foru Aldundiko ordezkariak bertan izanik.
11:45
Bertsolariak
12:00
Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia
12:00etan eta 13:00etan
Gaileta ekologikoak egiteko tailerra interpretazio zentruko galerian
Bisita gidatu antzestua Igartubeiti baserrian
13:00-13:45 euskeraz
14:00-14:45 gazteleraz
Bisita gidatua Interpretazio zentroan
14:00-14:30 euskeraz
15:00-15:30 gazteleraz
Goiz osoan zehar
Animalien erakusketa
Trikitixa
Lumagorriko oilasko erreak (Pintxo salmentarekin lortzen den dirua Unicef-entzat izango da)
Igartubeitira nola iritsi
Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.
Informazio gehiagorako:
Igartubeiti Baserri Museoa
Kizkitza Ugarteburu
Telf: 943 722 978
http://igartubeiti.gipuzkoakultura.net