Basagoitik ETBn ETAri lekua ematen zaiola esaten duen bideoa ezabatu du Youtubek

ETB2an iragan urteko martxoaren 5ean Antonio Basagoitik aldaketa beharrezkoa zela esan zuen elkarrizketa batean. Eta ETAri lekua ez egitea eskatzen zuen horretarako, “ETBn egiten den bezala” gehitu zuen. Salaketa gogorra jaurti zuen, eta baita bigarrenez errepikatu ere.

Youtuben bideoa zintzilikatu zuten eta 10.000tik gora ikustaldi izan zituen.

EITBk bideo hura ezabatzeko eskatu zuen, eta orain, urte bete baino gehiago igaro denean, Youtubek eskaera onartu du.

PPri erabakiaren berri eman dio Interneteko bideo ataririk ospetsuenak, eta alderdi popularrak ez du begi onez ikusi erabakia. Leopoldo Barredaren arabera harrigarria da Youtubek egin duen deliberamendua: “ETA-Batasunari eta horien presentziaren alde egin zuten komunikabide publikoei mesede egiten die”.

Youtubek bideoa ezabatuko duela esan duen arren, oraingoz ikus daiteke ‘Basagoiti en ETB: Aqui se da bola a ETA’ izenburua daraman bideoa:

Nzkw

MjU4Mw==