Basagoiti eta ‘politika naziak’
Polemika piztu da Martin Garitanok zuzentzen duen Gipuzkoako Foru Diputazioak, bere agerraldi publikoetan euskara soilik erabiliko duela iragartzearekin batera. Halaber, jakin dugu euskara baldintza izango dela Diputazioak kontratazioak eta laguntzak esleitzerakoan.
Erreakzioak halako batean zabaldu dira. EAJk esan du inposizioa beharrean, murgiltze linguistikoan sinisten duela. Kalapita gehien sortu dutenak ohiko bihurtu den legez, Antonio Basagoitiren hitzak izan dira ordea, halakoak “politika naziak” direla esan baitu: “Bildurentzat judutarrak gazteleraz mintzo dira”. Etab.
Memoria pizteko
Sare sozialetan bueltaka dabil 1938ko dokumentu izugarri bat. Guraso batek semeari “Jontxu” deitzeagatik, Areetako Komandantzia Militarrak jarritako multa bat da, euskal izenak kalean erabiltzea debekatuta baitzegoen orain dela ez asko. Garaiko 500 pezeta ordaindu behar izan zituen familia hark. Basagoitik, eta beste askok, memoria egin beharko lukete; horiek bazirelako “politika naziak”, hori bazelako hizkuntza bat inposatu eta bestea debekatzea. Gaurdaino iraun dute halako ankerkerien biktimek.
Basagoitik Gipuzkoako Diputazioaren politikak “politika naziak” direla esatea, biktimak iraintzea da. Ongi etorri Diputazioaren erabakia.
Multa: