Bartzelonarako motxilan sartu beharrekoak (Kopa ekartzeko lekua gorde)

Bihar zurigorri askok hartuko dugu Bartzelonarako bidea, etzi Barçaren kontra jokatuko baitu Athleticek Kopako finala. Hauexek dira nik motxilan sartuko ditudanak, norbaiti lagungarriak izango zaizkiolakoan:

– Kaltzontzilo pare bi, galtzerdi bikote bi eta kamiseta bi.

– Jaboia, toalla eta txankletak (onddorik ez harrapatzeko, noski)

– Haginetako eskuila, haginetako pasta, desodorante eta kolonia

– Ilusioa

– Athleticeko kit osoa

ClothesLine

– Liburu bat (ez dezatela esan futbolazaleok irakurzale ez garenik)

– Ordezko gibela

– Athleticeko ordezko kamiseta bat (zeure lagunen batek berea ahaz dezake)

– Txanpaina eta patxarana ospakizunetarako

– Kondoiak (zer gerta ere)

– Autobuseko biletea, futbol zelaian sartzeko sarrera, sakelakoaren kargagailua eta dirua.

Ez ahaztu motxilan toki librea uztea Kopa ekartzeko. Bartzelonan ez dakite baina Kopa geurea da, beraz, ez dadila Catalunyan geratu. Anai-arrebak eta nahi duten guztia izan gaitezke baina nahikoa da: Kopa nahi dugu eta kito. Era berean, gorde indar apur bat astelehenean Gabarra onik ikusteko.

Hauxe da dena. Ondo pasa eta gogoratu: “#denokbatera lortuko dugu” eta AUPA ATHLETIC!!!

Piru Gainzak kopa altxatzen du

 

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.