Balioen modernitatearen inguruko azalpen bikaina
Balioen modernitatearen inguruko azalpen bikaina –
Aurreko posta galdera batekin amaitu nuen, honela zioen: Balioak modernoak izan behar dira ala herriaren zentzuan errotuak egon behar dira eta belaunaldiz belaunaldi transmititu? Gaurko txio baten aurkitu dut erantzuna, Chill Mafiako Kilikifrexkoari, @pffffajjaj, sor diot.
Galdera horrela luzatzen nuen, hainbatek balioak modernoak izan behar direla ahoa zabal zabalik behin eta berriro diotelako. Beti pentsatu izan dut balioak errotuta egon behar direla, herri horren baitan, bere tradizioan, eta dagokion eran gauzatu beharko direla une bakoitzean, hori bai gaurkotuta.
Gaia garrantzizkoa da, hainbat erakundeetan euskal balioak zeintzuk diren, zela detektatu, zela gauzatu, zela transmititu eta horrelako galderei erantzun nahian dabiltzalako. Eta ariketa horretan parte hartzen duten askorentzako dena “modernoa” izan behar delako. Modernoa beraientzat da aurrekoarekin zer ikusi ez duena, haustura osoa duena, edo hori da uste dutena.
Hemen uzten dut Kilikifrexko-k, Beñat Rodrigo-k, esana Argian egin dioten elkarrizketa luzean.
Zergatik diozue musika tradizionala egiten duzuela?
Tradizioa ez delako inoiz geldirik egoten, bestela folklorea da. Lehenagoko etapak gainditu ahal izateko lehenbizi ezagutu behar dituzu, konplexu eta nostalgiarik gabe. Guk esaten dugu Muguruza hil behar dugun aita dela, esate baterako, bere kanta guztiak ezagutzen ditugulako. Ezagutu gabe ezin duzu ezer berririk egin. Askotan uste dugu gauza berriak ezerezetik sortzen direla eta gezurra da. Modu berean, autotunearekin ere ez dugu konplexurik, guk entzuten dugun musikak autotunea erabiltzen duelako a fuego. Agian zaharrago diren batzuek uste dute akatsak disimulatzeko erabiltzen dela bakarrik, baina guretzat beste baliabide bat gehiago da. Gure logelan sortzen den musika da gurea, soinu txartel kaxkar batekin eta autotunearekin a fuego.
Garbiago ezin esan. Bikaina erantzuna.
Chill Mafiari azkenaldian egiten ari zaion publizitateak onura baino kalte gehiago ekarriko ditu. Berrikuntza guztiak ez dira onak eta hau, agertu diren guztietatik, okerrenetarikoa da. Tradizioa nahi beste ezagutuko dute, baina suntsitu nahi den hori ezagutu behar delako lehenbizi.
Anhitz esquer, Chill Mafia honen berri emaiteagatic.
Laket handiz ençun ukan ditut haien canta guciac youtuben, eta baita elkarrizqueta bat Rodrigo eta Flacoari eguinicoa.
Nire chalo beroenac igorri nahi derauztet gazte hauei, ceinec arguiro adiarazten baiteraucute dena possiblea dela, dena dagoela eguitecotz.
Bejondeiela.
Bide batez nire seme ttipiena den Ikerren taldearen haimbat cantaz goçatzeco auquera eduqui dut. Erasoka da talde hau, orain atseden harcen ari dena.
Jaquin dut Beñat Rodrigo gaztea conservatorioan ikassia dela.
Erasoka taldecoac ere, hauen modura, carreradunac dirade: aeronautica, physio, philologia…
Gora euscal eta naffar gazteria!