Bake garaietarako kantua
Mahai garaia izatea baino, hobe genuke mahats garaia balitz. Beste batzuek izan zuten halakorik. Oraindik ere, Irun-Hendaia-Hondarribia aldean entzun liteke zenbaitetan honako kantu hau. Lagunartean horditurik, lepotik helduta eta behin eta berriz kantatzekoa da, gaueko ordu berantenetan:
LA GUERRA SE FINI
AMERICAN PARTI
Y FUIMOS TODOS
BORRACHOS PERDI
A LA GENDARMERI.
Bistan denez, Bidasoaldeko hizkelkian.