Badator Madalena Jaia, badator Txupinazo Txikia!!!!
Badator Madalena Jaia, badator Txupinazo Txikia!!!! –
Errenteria-Oreretako Madelen Jaietako Txupinazo Txikian parte hartzeko modu ugari daude.
Haur eta familia batzuk, GAUR, 17:15etan Zumarditik abiatuta BATUBURRUNBArekin bat egin eta etxetik ekarritako musika instrumentuekin Txupinazo Txikiaren deia egin eta bidea irekiko dute. Zuk ere parte hartu nahi baduzu, hemen dauzkazu perkusiozko instrumentuak prestatzeko ideiak. Txupinazorako haurrek sortutako pegatinak ere banatuko dira 🙂
18.00etan Haurren Pregoia izango da eta ondoren guztiok batera atzera kontaketa egingo dugu eta Txupinazo Txikia sortuko dugu! Jarraian, haurren jaietako “Irria Harro” abestia kantatuko dugu. Ikusi eta entzun ezazue kanta (letra).
Beheko irudian haurren jai batzordetik ateratako ideietatik gauzatzea lortu diren ekintzak daude. Beste batzuk kanpoan geratu dira eta urtean zehar horiek gauzatzen saiatuko gara. Bitartean Madalen jai zoriontsuak igaro ditzazuela espero dugu!!
Badator Madalena Jaia, badator Txupinazo Txikia!!!!