Aztnugal: Laguntza alderantziz datorrenean
Aztnugal kanpaina abian da: torturarekin eta gatazka politikoarekin amaitzeko laguntza lortzea ditu helburu.
Ezagun egin zen Jon Patxi Arratibelen kasua torturak salatzeko eta laguntza eskatzeko, poliziaren deklarazioa aztnugal hitzarekin (laguntza alderantziz) sinatu zuelako. Orain, apirila arteko Aztnugal izeneko informazio eta salaketa kanpaina egingo dute.
Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala gazte nafarrek jakinarazi dute euren aurkako epaiketa 2016ko apirilaren 14an hasiko dela. “Dena da ETA doktrinaren harira eraiki den beste auzi bat gehiago da hau”, azaldu dute. Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du, Ekineko kide izatea, eta beraz ETAko kide izatea leporatuta. Auzipetuek ukatu egiten dute halakorik eta haien jarduna soilik politikoa zela azpimarratu dute.
2011ko urtarrilaren 18an atxilotu zituen Guardia Zibilak bost gazteak Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz. Inkomunikazioa eta torturak salatu zituzten. Jon Arratibelen tortura salaketak Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiraino iritsi ziren eta honek 2015eko maiatzean Espainia zigortu zuen haren tortura salaketak ez ikertzeagatik.