Azken asteko gertakari politikoen sekuentzia
Astelehena, Apirilak 12:
Apirilaren 12an, Egunkaria kasuko sententzia atera zen. Absolbitu egin zituzten guztiak.
Asteartea, Apirilak 13:
Iritzi korrontea askatu zuen horrek, eta hemen bildu genituen guztiak.
Asteazkena, Apirilak 14:
Hamar lagun atxilotu zituzten Hego Euskal Herrian. Hiru abokatu (Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Iker Sarriegi) eta beste zazpi lagun. Horien artean zen Erramun Landa artista. Presoen bitartekaritza lanak egitea leporatzen zieten prentsan.
Rubalcabak atxilotuei akusazio gogorrak egin zizkien. Bera hiltzeko informazioa ematea, horien artan.
Egun berean, Hendaian, David Pla atxilotu zuten. Rubalcabak ETAren buruzagitza politikoan kokatu zuen Pla. Garrantzia handia eman zion bere atxiloketari.
Osteguna, Apirilak 15:
Manifestazioak antolatu ziren iganderako, atxiloketak salatzeko.
Ostirala Apirilak 16:
Poliziak , atxilotu eta inkomunikatuta zuten Jon Enparantzaren ustezko dokumentuetan oinarrituta, abokatuen balizko adierazpen batzuk kaleratzen dituzte Urkulluren aurka jotzea “aholkatuz”.
Igandea, Apirilak 18:
Manifestazio jendetsuak egin ziren Donostian eta Bilbon.
Astelehena, Apirilak 19:
EAJ Zapaterorekin bildu zela filtratzen du Moncloak.
Rubalcabaren salaketen ondoren, Grande Marlaskak atxilotuetatik bost kartzelara bidaltzen ditu eta sei aske geratzen dira. Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza (abokatuak) kartzelaratzeko agindua eman zuen eta Erramun Landa, Jose Luis Gallastegi, Jose Domingo Aizpurua, Asier Etxabe eta Juan Maria Jauregi libre uztekoa.
Pla ere libre geratzen da Parisen.
Jesus Maria Larrazabalek “Maiatzean gauzak asko aldatuko direla” adierazten du.
Asteartea, Apirilak 20:
Atxilotuek torturak salatzen dituzte.
Pla ETAren buruzagitzen kokatzen jarraitzen dute Rubalcabak eta Espainiako justiziak, Frantziak libre utzi arren.
Asteazkena, Apirilak 21:
Batasuna EAJrekin bildu zela zabaltzen dute Noticias taldeko egunkariek. Bilera ETAk Parisen polizia bat hil eta bi egunera egin zen. Batasunak bere proposamena aurkeztu zion.
Zoriak ordenatu ditu modu horretan, ala logika ezkutukoren bat dute azken asteko gertakari politikoek?
Egunkaria auziko epaiak eta biharamunean eman ziren atxiloketek loturarik ba al dute?
Larrazabalen adierazpenek Batasuna eta EAJren arteko bilerarekin nola ezkontzen dira?
Eta EAJ Zapaterorekin eta Batasunarekin bildu izana?
beste hauek ere gertatu dira (buruz ari naiz) : Landa sendiak beren anaiaren errugabetasuna defendatzera atera zen, abokatuek agerraldi handia egin zuten aktiboki erantzungo dutela esateko, ETAren zuloak ere aurkitu zituzten, Bilbon lagun bat atxilotu du Ertzaintzak kale borroka leporatuta…
Mila esker Zakarias.
Joxerra Bustilloren blogean azken atxiloketen interpretazio interesgarria irakurri dut baita ere: http://www.azogeak.com/
oraintxe ari naiz irakurtzen I. Muruaren ‘Loiolako hegiak’ liburua, eta hor ere ikusten da garai hartan ere gertatu zirela gauza arraroak, konponbide-prozesua oztopatzeko eginak.
Azogeak irakurtzera noa…