Auzitegi Nazionalak AdieraziEHren manifestazioa debekatu du

“Bake sozialagatik” debekatu du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Adierazi EHk Bilbon egin nahi zuen martxa. Herri ekimen hau Batasunaren “oinordeko” dela uste du epaileak eta ETAren estrategia babesten duela. Fiskaltzak atzo eskatu zuen manifestazioa bertan behera uzteko eta gaur eman du Auzitegi Nagusiak debekuaren berri hiru orrialdetako autoan.

Martxa Bilbon egitekoa zen larunbat honetan ‘denontzako eskubide guztiak Euskal Herri osoan’ lelopean eta hainbat alderdi politiko, sindikatu eta talderen babesa zuen. Besteak beste, ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba, ELA, LAB, EHNE, AAM eta Lokarri atxiki dira manifestaziora. Adierazi EHk prentsaurrekoa eginen du arratsaldeko bostetan.

MzI4OA==

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Auzitegi Nazionalak AdieraziEHren manifestazioa debekatu du”-ri buruz