Ausentziaz

Mjg3NQ==

Argazkiak debekatu dituztenetik jada ez du garrantzirik makilaren gainean dagoenak. Izenik ere ez duen itzal bat ageri da batzuetan, edo bi begi edo…auskalo

Baina esku hauek ausentzia bat adieratzen dute. Maitatua den norbaiten falta. Amaren eskuak ikusi ditut, semearen argazkia beharko lukeen makil bat gogor heltzen. Semearenak ikusi ditut, ama balitz bezala makila gogoz estutzen. Igor ikusi dut Amaia laztantzen eta nik ere bat baino gehiago besarkatu ditut, makil gogorra eskuetan sumatuz.

Bi esku betek hutsune bat argitaratzen digute.

Irudia | Preso Politikoak askatzearen aldeko ekitaldi bat. | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.