Aurten ere Ipuin Erotikoen Lehiaketa, Euskarabilaren eskutik

Erotismoa eta euskara eskutik helduta doaz Euskarabilak abian duen Ipuein Erotikoen Lehiaketan; horixe baita oinarri-oinarrizko baldintza: istorio erotikoak jorratzea, euskaraz.

1995ean edo lehenago jaiotako edonork parte har dezake bi eta hamar orrialde bitarteko lana –argitaratu gabea– honako helbideetako batera bidalita:

Euskarabila Elkartea146 Posta Kutxa – 48970  Basauri

euskarabila.ipuinerotikoak@gmail.com

16. Ipuin Erotikoen Lehiaketaren kartela

Irudia | 16. Ipuin Erotikoen Lehiaketaren kartela | Euskarabila | Creative Commons By SA
ipuin erotikoak, lehiaketa

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude