Aurrekaririk gabe
Zigorra eta alkate karguan egotea bateraezinak direla dio Espainiako Estatuaren Abokatuak. Hortik erabakia. Orain arte zazpi urteko gaitasungabetzea ez da indarrean jarri, behin betikoa ez delako.
Kasua bera eztabaidagarria da. Guardia Zibilak atxilotutako Portu eta Sarasolari elkartasuna adieraztea izan baitzen delitua. “Igor Portu, Mattin Sarasola eta Espainia eta Frantzian zehar sakabanatuta dauden preso politiko guztiak: maite zaituztegu”, horiexek izan ziren Beitialarrangoitiaren hitzak. Baina argi dago hemen elkartasuna zigorrarekin saritzen dela. Biak tortura salaketak jarri zituzten eta Hernaniko alkateak tortura hori salatzeko eta animoak emateko esan zituen hitzok, epaiketan esandakoaren arabera.
Zigorraz gain, orain, epaia irmoa izan gabe kargugabetzen saiatzea ere eztabaidagarria da. Ezohiko edo aurrekaririk gabeko erabaki gehitxo ez ote diren hartzen ari “euskal gatazkaren” inguruan.