Atzo bai; gaur ere bai?
Azaldu bazen azaldu zen: Garan ikusi dugu, Soitun ere bai. Publicon ere argazki eta guzti!. Baita telebistan ere. Hana Makhmalbaf eta Bahman Ghobadiren artean agertu da Mikel Olaziregi Irani bonba nuklearren produkzioa geratzeko eta demokrazia gehiago eskatuz.
Gaur baina, ordu honetan bertan, Iran baino gertuago duen Egunkaria auzikoei babesa emateko kontzentrazioa egingo da berak antolatzen duen Zinemaldian bertan.
Libre da ez agertzeko. Baina gustura ikusiko genuke pankartaren atzean, Otamendi, Uria, Torrealdai, Oleaga eta gainerakoei bere elkartasuna agertzen.
Atzo Irango erregimenaren aurka agertu zen, ikusiko dugu gaur, Egunkaria auzikoekin erakusten den.
Berriak gezurrik ez badio, ez da izan: http://www.berria.info/albisteak/36364/Euskal_zinemak_Egunkaria_libre_esan_du_Kursaalen.htm