Atzerako bidaia
Atzerako bidaia –
Euskal administrazioek Covid19aren aurka izan duten kudeaketaren aurkako kritikak eta mobilizazioak ugaritu dira azken hilabeteetan Euskal Herrian, eta bideratu nahi den Osasun Paseak dinamika eta kritika hori areagotu baino ez du egingo. Haserre soziala indartzen ari da hemen eta mundu osoan, batzuetan eskuin muturrak bultzatuta, baina gehienetan herritarren kezkak eta administrazioaren jokabide nahasi eta totalitarioak eraginda.
Donostiako Bulebarrean ostiralero egiten duten mobilizazioa ikustea besterik ez dago protesta eta kritika horretan parte hartzen duten herritarren ezaugarri ezberdinez jabetzeko. Ez dira ohiko multzo sozialetan kabitzen, aniztasun soziologiko eta ideologiko zabala biltzen dute. Bertan biltzen dira txertorik hartu ez duten txertoaren aurkakoak, txertoa hartu, baina kudeaketaren aurkakoak direnak eta, hemendik aurrera, txertatuak egon ala ez, osasun pasearen inposizioaren kontrakoak izango direnak. Gero eta gehiago. Administrazioaren osasun kudeaketa ankerra da guztiak batzen dituen ezaugarri bateratzaile bakarra.
Izan ere, inork ez du ahaztu osasun krisialdiak iraun dituen 18 hilabete hauetan administrazioaren aldetik bideratu diren ekimen, diskurtso eta praktika kontraesankorrak, inprobisazioak eta inposizioak. Herritarrekin ezertarako kontatu gabe, herritarrei benetako azalpen argirik eman gabe, nahi dutena egin dute gaur arte. Eta, orain, hirugarren txertoa eta Osasun txartela proposatu dituzte.
Horregatik guztiarengatik, txertoarekiko mesfidantza eta kudeaketarekiko aurkakotasuna indartu egin da hilabete hauetan. Familian eta lagunartean hasi zen kritika, sare sozialetara eta jendartera zabaldu zen eta, berarekin batera, administrazioak inposaturiko kontrol sozialerako bitarteko legal eta errepresiboen aurkako jarrera. Kritikari ateak itxi nahi izan dizkio administrazioak, kudeaketa salatzen duten herritarrak arbuiatuz eta bere kudeaketa okerraren erruduntzat eta insolidariotzat joz. Eta horrekin batera, salaketarako jendarte mugimenduek erabili izan ohi dituzten mobilizazio eredu nagusiak, osasun segurtasunaren izenean, murriztu edota debekatu dituzte. Eskubide pertsonal eta kolektiboak zapuzten ari dira, demokrazia pribatizatuz eta ustelduz osasunaren izenean…
Batzorde zientifikoen lanaren inguruan edota lan horietan oinarriturik klase politikoak egiten dituen proposamenen inguruan ere zalantza handia dago. Orain ezarri nahi duten osasun pasearen proposamena ez da borobila. Izan ere, Osasun pasearen jabe izateak ez du esan nahi “positiboa” ez zarenik. Izan ere, kontrakoa gerta daiteke, nahiz eta norberak jakin ez. Beraz, osasun pasea izateak ez du esan nahi zuk Covid19a beste norbaiti kutsa ezin diezaiokezunik eta ezta beste batek zuk kutsa ezin zaitzakeenik ere. Zertarako balio du orduan osasun paseak?
Europar Batasuneko herrialdeek uztailaren 1ean onartutako osasun pasearen proiektuaren arabera, AstraZeneca, Janssen, Moderna ala Pfizerren txertoa jaso duten herritarrek soilik jasoko omen dute osasun pasea Europar Batasunean, Europako Sendagaien Agentziak hala eskatuta. Baina Munduko Osasun Erakundeak dagoeneko zortzi txerto baimendu baditu, zergatik aipaturiko lauak soilik onartuko dira osasun pasea ematerakoan? Zein da arrazoi sanitarioa? Ez ote da izango Europar Batasunean ekoizten direlako? Zer pasatzen da munduan bestelako txertoa jaso duten herritarrekin eta beraien osasun pasearekin?
Le Monde egunkariak joan den 2021ko ekainaren 9an Inperial College Londonen ikerketa batean oinarritu azaldu zuenez, Pfizer txertoaren dosi bat ekoiztearen kostua 0,60 dolarrekoa (0,51 euro) da; egokitzearen, ontziratzearen eta kalitate-kontrolaren kostu gehigarriak erantsita, 0,88 dolarrekoa (0,75 €), baina Pfizerrek bere txertoaren dosia 15,5 €-ko unitate-prezioan saldu zion Europar Batasunari, berriki 19,5 €-ra igo aurretik. Inork ez ditu datu horiek ukatu eta, bitartean, patenteak liberatu gabe segitzen dute… Protestarako eta administrazioaren kudeaketarekin kritiko izateko nahiko arrazoi dago, bai horixe!
Gauzak horrela, osasun pasearen aurkako sentimendua administraziotik inposaturiko kudeaketarekiko obedientziaren eta desobedientziaren artean itota sortu da. Izan ere, gaur gaurkoz, eta oraingoz, osasun larrialdiaren baitan kokatzen den borroka honek ez du beste borroka sozial alternatiboekin bat egin, baina denbora kontua da. Agian, nahi gabe bada ere, azkenean dinamika hau ere sozialki toki guztietan indartzen ari den normaltasun berriaren aurkako matxinada sozialean txertatuko da, alternatiba integrala helburutzat duen erresistentzia eta eraldaketa dinamika sozial anitzari ikuspegi berri bat gehituz.
Borondatezko txertoari BAI, osasun balioa frogatu duelako. Inposaturiko osasun paseari EZ, batzuen negozioa indartzeko besterik balio ez duelako.
…
Joseba Alvarez (txertatua)
Ezker Abertzaleko kidea
Erabat ados, Joseba aspaldiko!!
Nahiz eta gure populua (eta ezker antolatua) erdi- edo osoz “drogatuta” dagoen, BURUA JANDA, iritsi da matxinadaren ordua.
Covid-Pasearena, ez soilik gizajendearen kontrako ankerkeria delako, baizik eta gu guztiok bezatzeko (domestikatzeko) saio gorena Elitearen aldetik, OMS barne, Parmazeutiken eta Roshcildarren MAKRO-NEGOZIOAREN markoan.
Adibidez, antigenoen frogak, Alemanian 0´9 euro balio duen bitartean, hemen, aldiz, herenegun 6 euro eta atzo 7´5 eurotan saltzen dute.
Sasi-txertoena NEGOZIO batetan muntariko gauza izan da hasierati bertatik: ALARMA EGOERA aldarrikatu zutenetik, 2019ko udaberrian, (hilabete aurretik legea aldatzea lortuta)
Ez da izan NEHOIZ osasun kontua.
Hasiran bertan, SASI-TXERTO hauek, txerto orori dagokion segurtasun prozedura bukatu gabe zeukatenean, merkaturatzea erabaki zuen gure Eliteak (OMSk, betiere gainontziko gangarrekin debraziatuta).
Zer dela eta horrela merkaturatzea? SPUTNIK rusiarra merkaturatu zelako, eta hori, eta ez gure osasuna, arazo politiko/geoestrategikoa bihurtu zelako.
OMS, HAIEN menekoak “behin-behinekotzat” onartu zituen sasi-txertook (badakizue, “behin-behineko” besterik ez dira, eta sinatuta ezen Farmakoek ez dutela hartuko inolako erantzukizunik ezelako kalteri buruz)
Ba hori, OMSek, Aalarma egoeran geundela-eta (BERAIEK deklaratutako alarma, noski, datuak manipulatuz) balekotzat onartu dituela sasi-txertook.
Beraz, ez da soilik Covid-Paseran kontra borrokatzea, baizik eta Covid-birus-FANTASMAREN kontra (bide batez esanda, munduko ezein laborategitan EZ DUTENA ISOLATU)
eTA sasi-txerto HORIEN (zeren ni ezbainaiz inondik ere txerto-AURKAKO, baizik eta sasi-txerto HAUEN kontrako), bada, sasi-txerto hauen USTEZKO ABANTAILAK aldarrikatzen dituztenei buruz (gaixotasuna bene-benetan existitzen baita, arnasbideetako gaixotasun hau)…
Bada, abantailena zabaltzen dabiltzanei (gaixotasuna LEUNDU egiten dutela, eta ZER LITZATEKEEN, AI (potentzial hipotetikoa) “TXERTOAGATIK ez balitz” (dixit Sagardui and comp.), hona hemen, EZ hipotesiak, baizik eta DATUAK (factoak).
Sasi-txerto hau positiboa dela? BEGIRA ETA HAUTEMAN:
Euskal Herria omen da populaziorik txertatuena (%90 edo)… eta positiboen “intzidentzia metatu” gorena duguna: Estatuko bataz bestekoa baino HIRU BIDER GEHIAGO, eta Andaluzia baino zazpi bider gehiago, kasu.
Beraz, honetan arrazoia Ayuso popularrak: “euzkadi” da okerren dagoena, non eta txertatu gehien eta neurri zorretzenak dituen lurraldean!
Inork esplika lezake hau? Esplika ezazue, “txerto-abantala” zaleok!
Eta DATU gehiago, eta EZ hipotesiak.
Datuak ematen dituzten gutxi batzuek (Extremadura eta AEBek, kasu) argitara ematen ari direnez, sasi-txerto hauen ALBO-KALTEAK (gerra-hizkera, barau), gero eta hildako eta elbarritu (kirolarien miokarditiak, etab) argitaratzen ari dira.
Eta HEMEN, ordea, NERABE ETA UME txertatzeko plangintzak abian!!!
Egiazko MASAKREA defentsarik gabeko jende inozentearengan.
Núrenberg gutxiegi da gure agintari politiko nahiz sanitarioentzat. Betor berandu baino lehen!
Azkenez, sasi-txertoon “nanopartikulen-edukiari buruzko
zenbait txoste agertu berri da egunotan. Izugarria omen da.
Eta hemen, UME ETA NERABE txertatzeko, makro-negozioaren mesedetan. Onartezina hori guzti hori, eta ez bakarrik Covid-pasea.
Bitartean, éskerrak zuri, Joseba; zeren “ezker antolatuko” leaderrak hor dakusat eserita eta geldi beren GELTOKIAN, tren guztiak galduta banan-banan, auzi honi buruz bederen. Hasiera-hasieratik lozorroan, 2.021eko udaberriaz gero, ABSENTE.
Era oraintxe berton entzuten nago Aita Felix Zubia, euskaldun orok aditzen diona, fede osoa ematen sasi-txertoari eta haurrak txertatu beharreaz hitz egiten bere iganderoko predikuan.
Este dut, Joseba, euskaldunok ASKO espabilatu beharko dugula, Elitearen MAKRO-NEGOZIO-MUNTAIA hori aurre egin ahal izateko. Hik zer uste honetaz?