Athletic Europan: nola izan zen azken aldian?
Lau urte eta 21 egun pasa dira ordutik. Denbora tarte horretan, Europa usaintzeko aukera bakarra, 2005-2006 denboraldian, Intertoto kopan Errumaniako Cluj taldearen aurka lehiatu zirenekoan izan zuten. Joanekoan 1-0 galdu zuten, eta itzulerakoan, San Mamesen, 1-0 irabazi. Berdinduta, penaltietan kanporatu zuten Athletic. Eta ordutik, Europarik ez.
Gaur arte.
2004-2005 denboraldi hartako aukera hura ordea, ezberdina izan zen. Turkiako Trabzonspor izan zuen ligatxo aurreko kanporaketan aurkari. Estu, (3-2 eta 0-2) baina Bilbotarrek ligatxora sailkatzea lortu zuten. Han, Errumaniako Steaua, Italiako Parma, Belgikako Standard Liege eta Turkiako Besiktas izan zituen aurkari. Lehena sailkatu zen: hiru partida irabazi eta bat galduta.
Gogoratzekoa izan zen Standard Liegen aurka jokatutako partida, Athleticek 1-7 irabazi baitzien belgikarrei.
Ligatxotik aurrera emandako hurrengo pausuan bukatu zen ordea bilbotarren abentura. Austria Wienen aurkako kanporaketan amore eman behar izan baitzuen.
Aurtengo lehen helburua, kanporaketak gaindituta ligatxora sailkatzea du taldeak.
Egungo taldeari begiratuta, urrun dira UEFA txapelketako finalera heldu zireneko urte haiek.
Itzuliko ote dira!