Atezain handiak izan dira betidanik Urola erdian
Atezain handiak izan dira betidanik Urola erdian
Azkoitia eta Azpeitia dira Urola Bailarako erdian dauden bi herririk handienak, eta bietan izan dira eta daude futboleko atezain handiak. Horietako batzuk, gainera, Lehen Mailan jokatutakoak dira, bai gizonezkoen mailan, eta baita emakumezkoetan ere.
Guztien artean Josetxo Arakistain da ezagunena, baina mailarik gorenean aritu dira baita ere Carlos Larrañaga, Juanin Zendoia eta Olatz Ieregi. Minuturik jokatu ez badute ere maila nagusiko taldeetan egon dira baita ere Iñaki Irure eta Joseba Aranguren.
Josetxo Arakistain
Guztietan ezagunena, dudarik gabe, Josetxo Arakistain azkoitiarra da. Gipuzkoako bi talderik nagusienetan aritu da, Eibarren eta Real Sociedaden, eta azken honekin lortu zuen Lehen Mailan jokatzea. Bere maila latza izan zen, eta handik Real Madrid taldera joan zen. Madrildarrekin Europako Kopak irabazi zituen, eta Espainaiko selekzioarekin jokatzeko aukera izan zuen; baita Munduko Txapelketa ere, 1962ko Mundialean parte hartu, eta partida bat jokatu baitzuen. Madrildarrekin amaitu ostean, Elchen eta Castellonen jokatu zuen. Azken talde honetakoa da argazkia.
.
Juanin Zendoia
Azpeitiarra da Zendoia, eta herriko taldean inoiz aritu ez bazen ere, bere herrian oso maitatua da. Gazte mailan iritsi zen Realera eta maila guztiak pasatu zituen lehen taldera iritsi arte. Realean Arkonada, Urrutikoetxea edo Artola bezalako atezainekin aritu behar izan zuen, baina izan zuen lehen taldearekin partida bat baino gehiago jokatzeko aukera ere.
Gero, handik Almeriara joan zen, Lehen Mailan jarraitzeko, eta ondoren Euskal Herrira itzuli zen, Alaves taldearekin Bigarren Mailan aritzeko. Handik berriro ere maila nagusira egin zuen jauzia Valladoliden jokatzeko.
Gero, Orihuela eta Girona izan ziren bere taldeak, bere ibilbidea Anaitasunan amaitu zuen. Atotxan Realarekin jokatutako argazkia doa hemen ondoan.
.
Carlos Larrañaga
Denetan zaharrena bera da. 50. hamarkadan iritsi zen Alavesera, Anaitasunatik, azkoitiarra baita bera. Mendizorrotzako taldearekin urte bikainak igaro zituen, Lehen Mailan jokatuz, eta denboraldi bikainak osatuz.
Urte haietan Lehen Mailan Alavesek denboraldi bikainak egin zituen azkoitiarra atezain zela. Horietako hamaikako bat doa alboan. Eibar taldean amaitu zuen bere ibilbidea.
.
Olatz Ieregi
Bera da Lehen Mailara iritsi den herri hauetako emakumezko atezain bakarra. Gainera, berak emakumezkoen mailako Gipuzkoako bi talde nagusietan, Realean eta Oiartzunen jokatu du, nahiz eta azken hauekin ezin izan zuen Lehen Mailara igotzea lortu. Lagun Onaketik iritsi zen Realera, eta gero Ingalaterran aritu ostean, Oiartzunen jokatu zuen Bigarren Mailan, areto futbolean, Azpeitiko taldean, bere ibilbidea amaitzeko. Argazkia Relarekin ateratakoa da.
.
Iñaki Irure
Azpetiarra da hau, nahiz eta honek ere ez zuen inoiz bere herriko taldean jokatu, oso gaztetan joan baitzen Zarautzera bizitzera. Realean orduko maila guztiak pasa eta lehen taldera iritsi zen, baina hemen ez zuen maila nagusian jokatzeko aukerarik izan.
Gero Eibarrera joan zen, eta handik Betis taldera, baina andaluziarrekin ere Bigarren Mailan aritu zen. Ondoren Lasarteko Michelin taldearekin jokatu zuen, eta bere ibilbidea Zarautzen bukatu zuen. Argazkian, Michelin taldearekin agertzen da.
.
Joseba Aranguren
Atezain azpeitiar honek maila soberan zuen Lehen Mailan jokatzeko, baina ez zuen minutu bakar bat ere jokatu. Tartean lesioak ere izan zituen, eta horrek ere dezente izorratu zuten. Realera oso gaztetan iritsi zen, eta maila guztiak pasatu ostean lehen taldera iritsi zen. Partida askotan izan zen ordezkoa, baina inoiz ez zuen jokatu. Ondoren, Pontevedra, Mollerusa eta Almeria izan ziren bere taldeak, bere ibilbidea Lagun Onaken amaitzeko. Argazkian Pontevedra taldearekin dago.
.
Enrique Larrañaga
Atezain azkoitiar hau ere gaztetan iritsi zen Realera Anaitasunatik. Realeko bigarren taldera arte iritsi zen, eta handik CD Logroñesera joan zen, urte batzuk Errioxako hiriburuan aritzeko, bai Hirugarren eta baita Bigarren Mailan ere. Handik Lagun Onakera etorri zen, eta Azpeitian urte asko eman zituen, eta hantxe amaitu zuen bere kirol bizitza, gero entrenatzaile lanetan jarraitzeko. Ezkerreko argazkian, Realeko bigarren taldearekin.
Anjel Serna
Futbola eta eskubaloia uztartzen zituen atezain azpeitiar honek. Lekarozko eskolatik iritsi zen Realera. Gazte Mailara iritsi zen, eta gazte mailakoan eta Real Sociedad C taldeetan aritu zen, hirugarren taldean, alegia. Gero handik Lagun Onakera joan zen, eta futbola utzi eta eskubaloira pasatu zen Arrateko atezaina bihurtzeko. Azpiko argazkian Real Sociedad C taldearekin agertzen da.
.
Iñigo Odriozola
Andoni Bastarrika
Lagun Onaken zebilela Gipuzkoako selekzioan ere jokatzen zuen, eta Realaren deia jaso zuen. Donostiarrekin aritu zen gazte mailan (beheko argazkian), eta handik Anaitasunara joan zen. Azkoitiarrekin denboraldi bikainak egin zituen, baina jarraian izandako bi lesio larriek futbola behar zuen baino askoz ere lehenago utziarazi zioten.
David Tejera
.
Mikel Odriozola
Kadete mailan iritsi zen Lagun Onaketik Realera, han bi urte egin eta Realak berarekin ez zuela kontatzen esan zion. Ondoren Lagun Onakera itzuli eta Azpeitiko beste taldean, Ikasberrin, amaitu zuen bere kirol ibilbidea.
Hodei Unanue
Ez da Azpeitikoa ez eta Azkoitikoa ere, Zestoakoa da. Gauzak ondo joan izan balira, gaur seguraski Lehen Mailako talderen baten jarraituko zuen jokatzen, baina giharretako gaixotasun arraro batek futbola utzi arazi zion. Umea zela iritsi zen Realera. Gipuzkoa eta Euskadiko selekzioetan titularra zen, eta beste talde handi batzuen arreta ere piztu zuen. Baina behin arazoa agertu zenean, ebakuntza bat baino gehiago egin zizkioten, eta inoiz ez zen lehengoa izan. Gero, Lagun Onaken eta Zestoan jarraitu zuen, baina arazoak hor jarraitzen zuen; minek ez zioten futbolean jarraitzen utzi. Atezain handi bat izango zen hau.
Inazio Otaño
Etorkizun handia duen atezaina da hau. Gazte mailan joan zen Lagun Onaketik Realera, eta egun Real Unionen, Bigarren B Mailan, ari da jokatzen, Gipuzkoako beste talde handi batean. Gazte mailako aroa amaitu eta Realak ez zion jarraipenik eman, baina Lagun Onakekin beste bi denboraldi handi egin, eta ate asko zabaldu zaizkio. Eibarrek ere eraman nahi zuen, baina berriro Realak fitxatu du, eta Irungo taldeari utzi dio.
Iker Bastida
Oso umetan iritsi zen Realera, eta etapaz etapa mailak igotzen joan da, eta une honetan gazte mailako lehen taldean ari da jokatzen. Itxaropen asko daude beregan jarrita. Bere aita ere atezaina izan zen Lagun Onaken, eta gazte mailan Gipuzkoako selekzioan ere aritu zen.
.
Unai Marrero
Realera azkena iritsi den atezaina da, azpeitiarra baita. Oraindik kadetea da, azkeneko urtekoa, eta itxaropen handiak daude beregan jarrita. Atezain bikaina da, eta Realaz gain, Euskadiko selekzioan ere jokatzen du.
.
Atezain handiak izan dira betidanik Urola erdian Atezain handiak izan dira betidanik Urola erdian Atezain handiak izan dira betidanik Urola erdian
http://credit-n.ru/zaymyi-next.html
http://credit-n.ru/zaymyi-next.html
Aitonak beti esaten zidan Arakistain eta Iribar zirela inoiz ikusi zituen atezainaik onenak! Gustoa ematen du Urolan jarraipenik badela ikusteak! Aupa Real Dream Team!
Urola erdian? Euskaldunberrioi horrelakoak irakurri behar izatea nekeza egiten zaigu, lan gehiegizkoa, demasa, arras etsigarria. Izanen da, agian, ez diogula ongi heltzen bertako euskalkiaren ezaugarriei, xehetasunei, adierazgarrietasunari, azken batean, aberastasunari eta jatortasunari, Aizue, badakizue Sakanan badela Jatorman izeneko lantegi bat, fabrika ongi entelegatzeko? Atezain horiek zer dira bada, Urola erdikoak, erdi-erdikoak, erdibidekoak edo zer kristo? Debagoiena eta Debabarrena zabaldu diren bezala, nik Debagaraia eta Debabehea nahiago baditut ere; ikusi bestela zer diren Azkoiti eta Azpeiti, hau da, Uraz goiti eta Uraz beheiti, orain Urola erdia zabaldu zaigu. Eta beste erdia non dago bada?
Nerau, oker zaude. Azpeitia eta Azkoitia hitzen jatorria haitz beiti eta haitz goiti da.
Barkatuko didazu, Jon, baina ez da hala. Ahaztu Izarraitz eta horrelakoak, Uraz goiti eta uraz behiti, Urolaz goiti eta behiti, jakina! Are gehiago, H-a hesperenduna zenez, ikusi Jaizkibel, Jaizkotia eta Jaizbeiti beharko zuten. Eta bestela, non dago haitz hori?
Azpeitia ta Azkoitiatik gertu, Zumarragan, bazeudek Leturi-goena, Leturi-erdikoa eta Leturi-barrena izeneko baserriak. Baita ere, Aitzaga eta Aizkibel izenekoak. Adibide gehiagorik nahi?
Ta? Arrazoi osoa eman didazu. Erdikoa baserri bat da, ez eskualde bat, beste bi baserriren artean dagoena. Eta erdikoak ez du zerikusirik, ezta hurrik eman ere, erdiarekin. Aitzaga eta Aizkibel direla eta, Euskal Herrian baditugu Ezkibel, Nafarroan oso ohikoa, Atxuri, Atxaga , Ezkarai eta horrelakoak. Ta? Bakar batean ere ez dugu Az- hasiera topatuko, guztietan Aitz, Atx edo Ezk. Adiberik gehiago nahi? Bai, nahi adina.
Sarean irakurri ahal izan dudanaren arabera, Azpeitiri dagokionez, Getarian bildu ziren 1397 urteko batzar nagusietako dokumentuetan zein Elgoibarko 1543ko apirileko batzar orokorretako idatziren batean “Ayzpeitia” omen dago idatzita. Bestalde, 1588an Abraham Otelio izeneko batek Azpeitia eta Salvatierra de Iraurgui-z gain Urazveitia ere deitzen zitzaiola dokumentatu zuen; beraz, oker nengoen. Azkoitirekin beste horrenbeste gertatuko da.
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/26/26563566.pdf
https://www.urolakostaonline.com/eu/la-comarca/municipios-institucional/57-servicios/157-la-comarca/160-municipios-institucional/563-azpeitia/historia/institucional/itemid-160
Ados, -goena, -barrena, -beitia, -goitia, -goiko, -beheko… baserriak izendatzeko baldin bada, orduan ez ditzagun erabili eskualdeak izendatzeko. Hobe betiko Goierri ta Beterri eta erdikoek erabaki dezatela. Ta Iraurgik ez du balio, bestela gehienok ez degu ta entelegatzen. Bestalde, nire proposamena da, Urola-kosta daukagun bezela, zergatik ez “Urola Garaia” asmatutako engrendroaren ordez Urola-mendi? Eta Iraurgikoek erabaki dezatela non kokatu, hemen ez dago ta erdibiderik!
Argitu didazu ere, zein izan daiteken Igartuerdi, Abaliaerdi… baserri izenen jator-ria. Jator-rriz Igartua, Abalia… litzateke, baino hauen erdia erori zenean, zutik geratu zen beste baserri erdiari -erdi gehitu zitzaion.
Antzekoa gerta liteke herri batzuen artean aurki ditzakegun “txiki-erdi” auzoekin, lehendik ere txikiak baziren, imaginatu erdia galdu ezkero…
Arrazoi duzu, noizbehinka zuzendu beharra dago euskaldunzar kaikuek, Jatorman errobotek bailiran errepikatzen dituzten failok, barka, akatsak…
barka nazatela Jatorman lantegikoek, ez nuen beraien errobotek akatsak errepikatzen dituztela adieraztera eman nahi eta, adibide bezela jarri nahi nuen, errobotek prozesuak errepikatzen dituztelako.
Ah! ta ahaztuta neukan! (noski, gipuzkoarra naiz ta) H-a “hespereduna” zenez, berrizenda ditzagun Jaizpuru, Jaizaga, Jaizkibel, Jeitzaga… ez ordea, Azpiazu, Azpitarte, Azkue, Azkune, Azkorri, Azpe(Axpe), Azpuru(Axpuru)… Autore ilustratu batzuk irakatsitako logika erabiliaz, bakar batean ere ez dugu ta Az- hasiera topatuko, guztietan Aitz, Atx edo Ezk. Azkarate ez degu izendatuko, agian “azkar”-en du ta jator-ria…
Giputza izatea oso gauza alua da, zer eginen diogu ba! Jaizkiabel ez da berrizendatu beharrik. Ez dakit, hala ere, berrizendatu hori oso Urolakoa ote den. Bestela ere, eta zer erraz jarri didazun, Txerren, (bidenabar, pasaeran, esanen nuke Txerren izen berezia dela, baina ez jakin) zure herrian bertantxe Haitzpitarte taberna duzu, Azkorri Aitzkorri ezaguna da, Azpek berekin darama Aitzpe, eta holaxeko kontuk. Eta kasu! Ilustratu batek ez du sekula ere batzuk batzuken lekua izkiriatzen.
“H-a esperenduna zenez…”
“Bakar batean ere ez dugu Az- hasiera topatuko, guztietan Aitz, Atx, edo Ezk…”
Ta zeatik mugatu haiz futbolera soilik? Eskubaloian ere handiyak izan dizkiagu!!! Eta izaten jarraitzen ditugu. Zarautzen atezain handiak eta nortasun handikoak zezkau.
Ez dakit zenbat urte dituzun eta zein izen den zure hezkuntza-ibilbidea. Baina, esate baterako, 40 urtetik beherako euskalduna ba zara, eta maila-idatzian, sintaxian eta aditz-komunztaduran, hala nola ortografian-eta lortu duzun maila hori bada, ni borratu egiten naiz.
Borratu egiten zara? Egunero, astero, hilabetero?
Euskaldunberrioi horrelakoak irakurri behar izatea nekeza egiten zaigu, lan gehiegizkoa, demasa, arras etsigarria. Izanen da, agian…
Aire herrikoi-modernoa erantsi nahi nion paragrafoari, umorez betea…..Zer, kontu hori, egunerokoa baita, baina haindik pixka batera apuntatu egiten naiz,damuz.
borratu, borra, borratzen
da/du ad. (herr.) borrar(se)
izena borratu: borrar el nombre
“Aire herrikoi-modernoa” eman nahi eta futbolarekin geratu. Aaaaaaaaaaah!!! Bale.