Atez atekoaren “gerra” etxeko postontzian (II)
Berriz ere, postontzian atez atekoaren gaineko informazioa aurkitu dut. PSE-EE, Bildu, eta, orain, EAJri heldu zaio eraso egiteko txanda. Formatu berean, baina askoz ere kutreago: kalitate txarreko irudi pixelatu batekin azalean, gaizki moztuta (ertz traketsak, zatiak faltan…). Oso denbora eta diru gutxi inbertitu duten orria begietara atsegina egiteko, min jasangaitza sortzen baitu (argazkian ez da oso ondo antzematen). Baina itxura fisikoa momentuz alde batera utzi eta eutsi diezaiogun benetan garrantzia duen gaiari: atez atekoaren/Bilduren kontrako argudioak. Zer diote jeltzaleek gaiaren inguruan?
Herriari kontsultarik ez egitea leporatzen dio EAJk Bilduri, “beldurra baitie informatutako herritarrei” eta “ez duela aditu ere egin nahi zaborra biltzeko beste erarik atez atekoa baino. Modu bakarrarekin setatu dira”. Horrez gain, zaborrarengatik hirukoitza ordainduko dugula salatzen dute.
Ezer berririk ez. Atez atekoa “zikinagoa osasungaitzagoa eta askoz deserosoagoa” izateaz gain, gure zaborrak “gure berri” ematen duela diote, zabor poltsak publikoak izango dira eta edozeinek ikusteko aukera izango du. Ez hori bakarrik, sistema berri horrek “zaborraren turismoa” bultzatuko du, ondoko herrietara joango baita jende asko zabor poltsak eramatera.
Zer proposatzen du EAJak? Sozialisten eran, bosgarren edukiontziaren erabilera bultzatzen dute, hau da, zabor organikoa botatzeko marroi koloreko edukiontzia. Jeltzaleen arabera, “benetako zero zaborra Alemaniako Berdeek esaten dutena da: Aprobetxagarria den guztia aprobetxatu, eta gainerako %32 erraustu eta horrela argi-indarra sortu. Europa aurreratuan erabiltzen dituzten egungo errausketa-sistemak baino askoz gehiago kutsatzen du edozein zabortegik”. Gainera ez dute sinisten atez atekoarekin zaborraren arazoa konponduko denik, “era batera edo bestera bildu, zaborraren %30 errefusa da eta”.
Amaitzeko, Europako beste herrietako zenbait datu ematen dituzte EUROSTATetik aterata, adibidez, gehien birziklatzen dutenak (Alemania, %48, Belgika eta Suedia, %36 eta Eslovenia eta Danimarka %34) edota gehien errausten dutenak (Suedia, %49 eta Danimarka %48). Deigarria dira Suedia eta Danimarkaren kasuak, gehien birziklatzen duten herriak izanik, aldi berean gehien errausten dutenak baitira.
Amaitzeko, azken kontu bat: hasieran aipatu bezala, oso gutxi gastatu dute orriaren produkzioan, merkea bezain itsusia baita. Laudatzekoa da hori, gauzak dauden moduan egonda. Nahiago izan dute eurak hala-moduz egin eta sos batzuk aurreztu, profesional bat kontratatzea baino. Artista grafikoen sektorekoak sutan jarriko lirateke ziurrenik, baina hori beste kontu bat da.
Egia da garrantzizkoena barruko edukiak eta argudioak direla, baina itxura zaintzea ez dago gaizki, begietako mina ematen baitu azalak! Diseinatzaile grafiko bat edo beste hil egingo zen hori ikustean, bihotzekoak jota, edo erretinak kiskali egingo zitzaizkion. Auskalo.
Gauza da “gerran” gaudela, eta gerra garaian eragin gehien duten armak erabili behar direla ahalik eta azkarren: hitzak, argudioak.
Barregarriak, negargarriak ez esatearren, iruditu zaizkidan bi detaile:
1. Bilduren eredua: ZERO KONTSULTA. Nork esaten du, eta EAJk! Zestoako Arroa auzoan EAJ eta EAren (egungo Hamaikabat) aldeko botoekin erraustegia egiteko proiektua plenoan onartu nahi izan zuenak! Ohar bat EAJrentzat: memoria daukagu, ez jo herria tontotzat mesedez.
2. Kontainer dotore eta garbiak argazkikoak, estrenatu gabekoak dirudite (nire herrian ez daude hala). Atez atekoan horrelako zerrikeria egiten duenak, nekez mantenduko ditu kontainerrak hain txukun.
Baina, Nerea, Bilduren eredua zen parte hartzaile izatearena, hain zuzen kontrastea sortzen zuelakoan ustez EAJ eta antzeko partido inposizionistak egiten zuenarekin.
Barrea eragiten duena da haien eredua jarraitzea Bilduk eta kontraesan hori ispiluratzeak molestatzea. Edo parte hartzailea da, edo besteak bezain inposizionistak dira.
Barkatu, baina ez dut uste ni inor naizenik (eta beste inor ere ez) ez birtziklatzea zilegi egiten duen sistema bat defendatzeko. Abiapuntu horretatik abiatzen naiz.
Bilduri egin dakizkioken kritikek ez naute molestatzen, kritika honek molestatzen nau, atez atekoaren kontuarekin herri askotan sortu baitira “Zero Zabor” taldeak, hain zuzen informazioa eman asmoz. EAJk aurretik jarri dudan adibidean erraustegia pleno bidez onartzeko saiakera egin zuenean, herritarrok ez ginen enteratu ere egingo oposizioko zinegotzi batzuk esan izan ez balute.
Bestalde, herri batean nabarmen ikusten bada atez atekoaren aurkako jarrera nagusi dela, badaude mekanismoak sinadura bidez erreferendum bat eskatu ahal izateko: Zestoan hala egin zen erraustegiaren kasuan. Baina lehengo batean esan nuen moduan, erraustegiari baietz esaten dion herriak bere herrian erraustegia eraikitzeko prest egon behar luke; eta ez erraustegiari baietz esan, jakinda bere etxetik urrun egingo dela.
Sinadura bidez erreferedumak eskatzeko mekanismoak beti existitu dira. Baina, dirudienez, orain zilegi da herri parteartzea ukatzea eta mekanismo horiei erreferentzia egitea. Lehen kritikagarria zena, orain zilegi.
Hori bai, parte hartzaileen jokabide koherentea.
Uste dut nahiko garbi utzi dizudala kasu honetan zergatik uste dudan zilegi dela ez galdetzea. Ez baduzu ulertu nahi, ez ulertu, baina garbi esan dizut.
Bai, ulertu dut. Baina ez da justifikazio bat orain (orain noski) “zilegi dela” esateko. Solitarioan tranpa egitea da. Ez baduzu ulertu nahi, ez ulertu.
Kuriosoa da, orain gauza asko egitea da “zilegi”, lehen guztiz kritikagarriak zirenak.
Begira, galdeketa bat egitea zilegi izatekotan, ez litzateke galdetu behar atez atekoaren alde gauden ala ez. Atez atekoari ezetz esatearekin batera baitator erraustegi bat eraikitzea, egungo errealitatea ikusita.
Baliteke, Eibarren edo Ataunen (iritzira esan ditut biak) atez atekoari ezetz esatea jakinda Zubietan egingo dela erraustegia. Hori dela eta, berriro diot, nire ustez, atez atekoari ezetza ematen dion herriak prest egon behar luke erraustegia bere herrian eraikitzeko. Baina galderan kontu hori sartuta, uste dut ez dela galdeketarik behar.
Zer irizten diozu honi? aurreko erantzunean ez duzu ezer esan horri buruz
Zer irizten diodan?
Erraustegi bat jartzen bada (jarri behar den edo ez, erabaki beharko da), nonbait jarri behar da. Inork ez dugu nahi bukolismoa izorratzen digun ezer gure ondoan. Ez dugu telefonia antenarik nahi, baina telefonoak nahi ditugu. Ez dugu autopistarik nahi, baina denok kotxea nahi dugu. Ez dugu zementorik nahi, baina herri txikietan etxea erosi nahi duen guai asko dago (berria bada ere etxea).
Erraustegia. Hasteko gogoratzen dizut erraustegia non jarri Gipuzkoako herri askoren artean (orain atez atekoa nahi duten askok barne) erabaki zutela. Haiei eskatu kontuak. Herritarrek ez, noski, baina ezingo gara hasi erreferendumean hori ere erabakitzen ez? Ze bestela, ezer ez legoke Donostialdean (maioria baita Gipuzkoan).
Solidaritatea izateko modu bat da norberaren ondoan tokatu den “marroia” asumitzea guztion onerako. Marroi galantak irentsia den batek esaten dizu.
Eta noski, logika horrek ere balio beharko luke atez atekoarentzat. Abantaila (dudaezinak) esplikatzearekin bat, zabor guztien prozesu osoa esplikatu beharko litzateke: konpostatze plantarik izango da? zer kalte dakar horrek? hondakindegi gutxi-asko arriskutsurik? zer kalte dakar horrek? erraustegirik izango da? ze kalte dakar horrek? Eta hori ondo esplikatuta, denek bozkatu, eta aurrera. Eta egin beharrekoa egingo da hautatzen den tokian, eta toki horretakoak asumitu beharko du bere marroi kuota.
Ez dut esan nahi herritarrok erabaki behar dugunik erraustegiaren kokalekua, soilik esan nahi dudana da zaborraren kontuan egunerokoan lan pixka bat hartzeko prest ez daudenak asumitu beharko luketela erraustegia. Ze ez didazu ukatuko, egungo sisteman kontainer grixera doan zaborra kudeatzeko beharrezkoa dela erraustegi handi bat, ezta?
Bestalde, ados nago informazio osoa ematea beharrezkoa dela diozunean. Kasu guztietan. Atez atekoaren inguruan badaukat esplikatuko dizkidanik, baina konpostatze planten kasuan, aurreikusiak egin izan balira, egun sortzen den organikoa kudeatu ahal izango litzateke, eta herri gehiago hasten badira organikoa bereizten (gertatuko dela dirudien bezala), ba planta gehiago egin beharko dira. Baina uste dut, kasu horretan ere azalpenak eman gabe daudela, zergatik ez dira egin aurreikusitako hiru plantetatik bi?
Egun ulertzen ez dudan kontua da hau