Ateak Ireki: Nafarroako hainbat kazetarik bultzatutako webgune berria

Azken polizia operazioaren harira, Nafarroako 40 kazetari baino gehiagok adierazpen askatasunaren aldeko manifestua izenpetu genuen urtarrilaren 21ean. Komunikabideen aurkako erasorik gabeko eta inongo mehatxurik gabeko eszenatoki bat eskatu genuen, “guztiok askatasunez lan egin eta iritzia eman ahal izatea bermatuko duen eszenatoki bat”. Bertan, Apurturen moduko proiektuek ere bere tokia izatea eskatzen genuen.  

Horregatik, adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea bermatzea helburu, manifestu horren sinatzaile batzuek webgune hau martxan jartzea erabaki dugu: http://www.ateakireki.com/  

Apurtu.org webgunearekin gertatu dena eskubide zibil eta politikoen urraketa larria dela iruditzen zaigulako, eta gizarteak bidegabekeri hauetaz informatzeko lehioak behar dituelako.

http://www.ateakireki.com/

Ateak Ireki

Irudia | Ateak Ireki | Ateak Ireki | LGPL