Astarloza: ezina, ekinaren ekinez egina
Txirrinduzaleon estimua ez baita nahikoa historiako lerroak osatzeko, historia Olinpoko gizasemeek soilik borobiltzen baitute. Estimua gizaldiekin batera ahantzi eta galdu egiten baita, historia berriz, ukiezina dugu.
Mikel Astarloza Pasaitarrak 2009ko Uztailaren 21ean lortu du urteetan zehar amesten zuena: Olinporako sarrera. Atari politenetik gainera, Frantziako Tourreko Alpeetatik, txapeldunen gisara. Garaipen gutxi izango dira honena bezain estimaturik. Argazkia ikusi besterik ez dago: Euskadi Fundazioaren historian ere letra larriz idatziko da hemendik aitzina Mikelen izena: Agustin Sagasti, Roberto Laiseka, Iban Mayo eta Samuel Sanchezekin batera.
Olinpoan daukagularik, datorren Igandean Berrian eskeiniko digun ‘segidilari’ arreta eskeini beharko ba!
Izan ere, behin Olinpoan sartuta, garaipen hitza norbere egiten baita, lehena ez baita azken egiten…
Adi Egaña BECen, aurten Lozas txapeldun!
Ametsak egia bihurtuz… ZORIONAK MIKEL!