Askapenako zazpi kide atxilotu ditu Polizia Nazionalak

Espainiako Audientzia Nazionalaren aginduz atxilotuei erakunde armatuko kide izatea egozten diete. Akusatuetatik hiru Bizkaian atxilotu dituzte, bi Barakaldon eta beste bat Getxon, eta beste bi Nafarroan, Iruñean bat eta Arruazun bestea. Beste biak Irunen eta Gasteizen atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak.

Bizkaian atxilotutakoen izenak baino ez dira oraindik jakinarazi. Itxaso Lekuona Legorburu, Batasunako Miren Legorbururen alaba, eta Unai Vázquez Puente dira Barakaldon atxilotuak eta Gabriel Basañez Ruiz Getxokoa. Gainontzekoen izenak ez dira oraindik jakitera eman.

MzQzNg==

Atxilotuen etxeez gain, Askapenari lotutako lokal bat ere ari da miatzen Espainiako Polizia Nazionala Iruñean.

Askapena nazioarteko sarea 1987an sortu zen, eta beren web orrian “gure herrian sozialismoa eta independentziaren aldeko askapen borrokarekin” bat egiten duen erakunde bezala definitzen dute beren burua.

Irudia | Askapena | zz | Creative Commons By SA

4 pentsamendu “Askapenako zazpi kide atxilotu ditu Polizia Nazionalak”-ri buruz

  • Gipuzkoako egunkari salduenak eskuratu ditu gainerakoen izenak ere: Gasteizen atxilotutakoak Ruben Sanchez eta Walter Wendelin; Iruñekoak David Soto eta Aritz Ganboa.

  • ETAkideak direla uste duzue? egia ote da kontatzen digutena?

    nik oraingoan zalantza handiak ditut

  • Gari Garaialde 2010-09-28 15:20

    Oraingoan dituzu zalantzak?!
    Eta EKINekoekin ez? eta Egunkarikoekin ez? eta Udalbiltzakoekin ez? eta Jarrai-Haika-Segikoekin ez? eta atxilotu, torturatu eta aske geratu diren guziekin ez? eta 18/98koekin ez? eta Arnaldorekin ez? eta Rafa Diezekin ez? eta atxilotu, torturatu eta barruan sartu dituzten hanbatekin ez? eta TATeko ebokatuekin ez? eta …
    Kostatu zaizu zalantzak izatea.

  • Erramun Gerrikagoitia 2010-09-28 16:10

    Gari Garaialde-ren listea zalantzena segitu ahal da errazki askoz luzeago. Esanten dituen guziak eta ere hainbat exemplu gehiago: franquismo garaikoak, gerrate karlistetakoak, tartekoak, … Ahaztu gabe gure statuaren konquistea 1512koa eta lehenagoko 1200ekoa zeintzu diren sorburu gure gaurko libertate ezarena. Prablema hau behar da emarkatu bere marko historikoan, bestela ez du valio. Izan dezagun historia lagungarri eta dezagun ikus panorama zabal batean gure herri politikoa: Nafarroa, euskaldunon statu konquistatua.