Asier Guridi askatu! Estradiziorik ez!

 

Euskal errefuxiatua den Asier Guridi Venezuelan atxilotua izan ondoren, Askapenak ondokoa adierazten du:

Asier Guridi askatu! Estradiziorik ez! Askapenako kide internazionalistontzat prozesu bolibartarra saihestezina den erreferentzi iraultzailea da, sistema kapitalista-inperialistari aurre egiteko duen determinazioagatik eta era berean gizarte aske bat eraikitzeko erakusten  duen apostu garbiagatik. Horren adibide argiak dira Venezuelako oligarkia eta transnazionalei aurre eginda, herri sektoreek eta herri sektoreentzako lorturiko irabazpen anitzak eta elkartasun erara garatutako batasun kontinentalerako garatutako politika ukaezinak.

Horrexegatik, lagun bolibartarrekin komunean ditugun internazionalismo iraultzaileari dagozkion baloreak kontutan hartuta, Venezuelako herriari eta bere gobernu iraultzaileari eskatzen diegu ez diezaietela men egin Guridi errefuxiatua espainiaratzeko frantses eta espainol gobernu errepresiboen presioei. Gogoratu nahi dugu modu demokratikoen bidez gatazka era justu batez gainditzeko gure prozesua abiatu den arren, estatu espainol eta frantsesak euskal independentisten aurkako errepresioa indarrean mantentzen dutela. Hau dela eta Venezuelako herriari eskaera egiten diogu Euskal Herriaren gehiengoaren justizia egarriaren aurka doan dinamika horretan sar ez dadin ahalegina egiteko.

Azkenik, Venezuelako herri sektoreetako gure kideei dei egiten diegu litekeen estradizio baten aurka mobilizatzen segitzeko eta zentzu berean, elkarretaratze bat deitzen dugu Bilboko Venezuelaren kontsulatuaren aurrean (Campo de Volantín Pasealekua 24), hurrengo asteartean, Irailaren 24an arratsaldeko 19:00etan.

Asier Guridi askatu! Estradiziorik ez! 

Zer duzu buruan “Asier Guridi askatu! Estradiziorik ez!”-ri buruz