Asel Luzarraga irratia.com saioan astelehenean
Asel Luzarraga irratia.com saioan izango da otsailaren 22an. Asel askatu ekimeneko lagunek irratia.com emankizunarekin batera prestatutako saioa izango da. Asel Luzarraga espetxetik atera duten arren, etxetik irten ezinda dago, zigortuta oraindik.
Asel Luzarragak bere egoeraren berri emango du zuzenean, bere ahotik euskarazko irrati emankizun digitalean.
Zuek ere galderarik, proposamenik, zerbait kontatu gura izan ezkero… baliatu sarea. Irratia.com jendearen partehartzearekin egiten den hedabide horizontala baita.
Bilbo hiria irratia zuzenean Internetetik.
Irudia | Asel Luzarraga | aselaskatu.org | Creative Commons By SA
[…] @iPtx: Asel Luzarraga irratia.com saioan astelehenean https://zuzeu.eus/p/15593 RT @zuzeu #aselaskatu #aselaskatu […]