Ekainaren 29tik, Uztailaren 4ra: Arteleku// Y+Y+Y Artea eta Konplexutasunaren Zientziak
MINTEGIA – HITZALDI IREKIAK
Koordinazioa: Joaquín Ivars. Konplexutasunaren zientzien alorrean aztertzen diren ideiak aurkeztea eta arte diskurtsoekin dituzten paralelismoak erakustea da mintegi-tailer honen helburua. Konplexutasunaren zientziek hainbat zientziatan zeharka (biologia, fisika, neurozientzia, astrofisika…) agertzen diren faktore komunen azterketan dihardute, eta honako kontzeptu hauek aztertzen: ausazkotasuna, kaosaren teoria, sistemen teoria, baita emergentzia eta buru-antolakuntza bezalako ezaugarriak ere. Azterketa eredu hauek soziologiari, ekonomiari, psikologiari, politikari… aplika dakizkioke, baita artelanak sortzeari ere. HITZALDI IREKIAK Uztailak 1, 17tan, Joaquín Ivars. 19tan, Juan Luis Moraza. Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke. Informazio gehiago: www.arteleku.net |