Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla

Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla

Bistan da sasoi betean irten dela Arnaldo Otegi Logroñoko kartzelatik, areago, esango nuke, atleten antzera, prestatzeko eta konzentratzeko astia ukan duela hango ziegetan eta hori profitatuta agertu zela bere jaioterrian denon aitzinera.

Hitzaldia irmo bezain hurbila egin zitzaigun han bildu ginenoi, geure uste politikoak zirenak zirela ere.

Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perlaElgoibarko plazan dago EAJren egoitza eta hango balkoietan ere ageri ziren bateren batzuk Arnaldoren hitzaldiari adi. Jendartean tartekaturik, kontu askorik ulertzen ez zuten etorkin berriak ere baziren, han gertatzen ari zena ulertu nahian. Agureak eta atsoak, ikuskizuna galdu nahi ez zutenak, gazte eta ez hain gazteak, presoak kalera, amnistia osoa! ahotan hartzera ausartzen ez zirenak… Denen aitzinean mintzatu zen Arnaldo. Argi, garbi eta oso bitaminaturik.

Esan zituen gehienak espero izateko modukoak ziren: presoak kalean behar direla, independentzia dela helburua eta borroka bidea… Beste edukietako batzuk, testuinguru berriek agindutakoak izan ziren: etxegaltzeen kontra, langabeziaren kontra…

Gutxi edo asko, denak ederki bilduta agertu dira prentsan, irrati eta telebistetako korteetan.

Baina badira bi kontu inork gutxik aipatu dituenak eta nire iritzirako oso esanguratsuak direnak.

Euretako lehenengoa mikroa hartu bezain azkar esan zuen: “Sei urte pasatu dira eta desentrenatu xamar nago, baina hartuko diot trukilloa berriro…” Bai, trukillo hitza erabili zuen, esanez bezala, ikusiko duzue apurtxo bat ibilita, nola hartuko diodan pausoa politikagintzaren kontu honi. Hitzok oharkabean pasatu badira ere, guztiz esanguratsuak egin zitzaizkidan niri eta Arnaldok dakarren aldartearen erakusgarri bikain.

Bigarren perla hitzaldiaren erdian oldar ikaragarriz bota zuen starlux bat izan zen. Hau ere ez dut ikusi hedabide nagusienetan aipaturik eta esango nuke, iritsi zen unean iritsi zelako eta erabili zuen indarra hain handia izan zelako, txaloak eta aupahiak orduantxe piztu zirela bizien. Nire inguruan bai, behintzat.

Gutxi gora behera honakoa esan zuen, gaztelaniaz: gure borroka ez da sekula izan herri andaluziarraren edo gaztelauaren kontrakoa, Vallecaseko langileen edo Andaluziako jornalarien aurkakoa, baizik eta estatuaren aurkakoa, herrien askatasuna eta langileen berdintasuna ukatzen dituzten elite ekonomikoen eta oligarkikoen kontrakoa!

Ondoren etorri zen txalo eta aufakaden zalaparta, berebizikoa izan zen, seguru asko gure herriko plazaren historian sekula entzun den handienetakoa.

Agian ez du berebiziko garrantzirik ukango aipamen honek, eta irudipen partikularra baizik ez da izango, baina esango nuke, trukilloaren kontuarekin batera, hitzaldiarekin sarean harrapatuta ginduzkanez  besteko arrain batzuk atzemateko asmoa erakusten duela hitz horiekin Arnaldok. Eta ez bakarrik Podemosen ur berrietara doazen arraintxo leikegutarrak, baizik eta urrunagoko uretan noraezean dabiltzanei ere egiten diela dei.

Apustu egingo nuke zapatuan Anoetan esango dituenetan ikusiko dugula estrategia honen guztiaren segida.

Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

21 pentsamendu “Arnaldo Otegiren hitzaldiko bi perla”-ri buruz

  • Arnaldo jaunak esan zuen argi ta garbi marxista dea, gaur ezker abertzaea ain akabatuta badago ez da bildituk podemosera pasa direnengatik (hauen beti ibilliko dira ade batetik bestera), traizionatuta sentitu garen eta bozkatzeari utzi diogun abertzaleongatik da, aurreneko adiz bildu aurkeztu zenean esperantza handiekin (azkenean eskal herri osoa batuta) bozkatu genienengatik, gure esku dagoen bezela , bazirudien GURE ESKU dagorekin, euskaldun guztiak batuko ginela, eskuin ,ezker, ez eskuin ez ezker,EZKER ABERTZALEKOAK, PNV KOAK……eta zer ikusi dugu geroxeago??BA BETIKOAK HARTU DUTEA KONTROLA, ccoo eko euskadinoak, feminaziak, eta GURE ESKU dagon azkenean musika flamenkoa ikusi behar izan dugu “faralaekin”, hau dena onartzekoa litzake EUSKAL HERRIAREN proiektura hurbildu balira besteak, baina gertatu dena da ezkerreko ez abertzaleak, (4 edo 5, betikoak) BILDUren eta GURE ESKU ren kontrola hartu dutela beti bezela euren ” erreboluzio marxista” aurrera eramateko HERRI hau ade batetara utziaz bigarren mailako erreklamu bezela.

    Arnaldo, etzoaz bide onetik, baina banekien..

  • Estrategia baino askoz haratago, nik errango nuke, mundu honen egoeraz ikuspegi zabalago eta egokiagoa ….. estrategi interesatu eta nombrilistetatik urrunduz hain zuzen ere.. Ez nengoen ekitaldian baina pozten nau benetan ikuspundu zabalago hori aipatu izanak alegia, Mundu honetan dauden arazo onartezin guztien aurrean (herrien askatasuna, burujabetza, pertsonena, guduak, prekaritatea, errefuxiatuak, etabar luzea… ) Euskal herritarrok badugula gauza amankomun asko, espainiako, siriako, palestinako, frantziako, ameriketako eta mundu honetan, desoreka sakonen ondorioak paiaratzen dituzten pertsona guztiekin.
    Ez dugu ahantzi behar munduko aberasatasunen %99 partekatzen duela munduko herritarren %…1ak; munduan, 100 pertsona baino gutxiagoren artean dituzte milioika herritarren eskubideak, pentsamoldeak, aberastasunak, natura altxorrak, lana, prekaritatea erabakitzen antolatzen… Etsaiak ez dira Afrikako, frantziako Australiako, Caceres-eko herritarrak.. Baizik eta munduko Herri guztietan, erlijioak, politikak, ekonomia estrategiak antolatzen dituzten 100 agintari horiek, beraien interes propioetarako.
    Herritarrak zatikatzen eta mnipulatzen gaituen 100 horien jokamoldeaz ohartzen garenean eta horren aurrean, ezintasun sentsazioa kendu eta mugitzeko prest senditzen garenean …. KASU!
    Denok desberdinak, bat eginez…
    Lerro horiek baliatzen ditut bide batez Lapurditik: Arnaldo Otegiri ongi etorria opatzeko eta besarkada bat luzatzeko.
    Jasorgina

  • Jasone zure idatziarekin justu gure egoeraren zergatia idatzu duzu. Gaur jendeak ez du pentsatzen, lau alderdi politiko daude eta badirudi bat aukeratu behar dugula eta bere ideario osoa erosi, ez dugu ezer aldatzeko eskubiderik antza.
    Europako ezkerraren edo sozialisten idearioa erosi dezu, herrien puntua gehituaz, gaurko ezker abertzalearena, eta gainera hiru puntu ahaztu zaizkizu baina badakit ados zaude idearioa ezagutzen dudalako: lesbo gay trans mugimendua, mugimendu feminista, eta Saharar herriari laguntza, mmmmm zergatik justu Saharar herriari solik?? Zergatik ez Kurduei?? Zergatik errefuxiatu suniei eta ez Iazidiei??
    Zuk erosi dezun idearioaren sortzaileak jakingo du, badakit zuk ezetz.

    Zuk jarritakoearekin funtsean ados egon naiteke, baina arazoa da 100 gudu aldi berean borrokatu nahi dituzunean, badakizu ez.Eta hori da estatu españiarrak hemen eduki duen estrategia guretzat, Euskal Herriaren asktasunaz aparte beste 100 gudu eskeini aldi berean ezer efektibo egin izan ezin dezaten.
    Zergatik ez lehenengo gure herria askatu eta gero estatua dugunean orduan estatu justuago izan dadila?

    Beste alde batetik zure idearioaren bi ideia gutxienez kontrajarriak daude. Bat, nik bezela herri justu bat nahi duzu, beraz denentzako aukera berdinak , eskubide berdinak eta bizi duin bat enpresa handien interesen gainetik, ezkerreko estatu bat, baina aldi berean zuk Europan neokapitalismoa ahabidetu duen eta kapitalismoarena den herramienta nagusia babesten dezu, inmigrazio masiboa. Hemen sindikatuek eta ezkerreko mugimenduen inmigrazio masiboarekin amaitu ziren, kapitalismoak ekarri zituen, Aznarrek ez ahaztu, eta helburu jakin bat du, kapitalismoak bere soldata baxuetako ekonomia bultzatzeko inmigrazio ekonomiko jarraia behar du,honek ekonomian domino efektua edukitzen du eta lehen 1.600 e ordaintzen zena orain 600 e, noski sozialisten laguntzarekin, izan ere ona 600 e gatik lanera datorren inmigrante horrek gastuak edukiko ditu, etxea, garraioa…eta hor sartzen dira sozialistak, inmigrante gaixo honi enpresak 1.600 eordaindu ordez 600 e ordaindu ahal diezaizkion, guk ordaindu behar diogu falta zaiona, diru publikoarekin. Hau da,kapitalismoak irabazi du ezkerraren laguntzarekin, eta orain ezkerrak iada ezin digu soldata duin bat, eurrerago etxe bat jabe izatearen segurtasuna edo etorkin eroso bat agindu,beraz beste batallita batzuk asmatu behar ditu, emakumeen berdintasuna, berdintasuna?, mugimendu femenista emakumeen eskubide berdintasunagatik zen, eta lortu genuen, ez egia ez dela dakigun gauza bat sinistarazteagatik, berdinak izan behar dugua fisikoki ere, hala bada kendu ditzagun futboleko taldeak eta mixtoa izan dadila.

    Bigarren kontraesana, euskal herriaren superbibentzia defendatu nahi alde batetik eta inmigrazioa masiboa bestetik. Francori oso ondo atera zitzaion jugada bere inmigrazio olatuarekin, egia da, batzuen seme alabak integratu direla eta gaur euskera dutela hauen hizkuntza euskaldun bihurtuak, baina gutxiengoa dira, geiengoena gaztelania da eta haa izateko presionatzen dute.

    Gaurko inmigranteen olatuarekin antzeko, etorkinen hizkuntza gaztelania da, eta bizpairuk dirulaguntzen truke AEK apuntatzeak ez du asko aldatzen egoera, “kaixo, oso ongi” esaten ikasten dute eta ezer gutxiago, eta errua ez da haiena, gurea baizik,izan ere euskeraz “kaixo” esaten diego, bi hitz segidan, eta “leialtasun frogarenbat” pasa balute bezela ia gaztelaniara pasatzen gera, badakigulako ezin dugula elkarrizketa serio bat euskeraz mantendu.

    Gero badirudi Kataluinara begira gaudela, eta Kataluinak egin duen gauza garrantzizkoena ez dugu hemen egiten, euskera babestu, han katalana bermatuta dute, eta etorkinak “plus” bat bezela hartu ditzakete, hemen egoera alderantzikoa da, etorkinak “plus” a gaztenaiarentzat dira.

    • tuxeeeeee

    • euskaldun bat 2016-03-03 14:37

      Ezin daiteke gauzak hobeto azaldu! Gure herria eta kultura defendatu beharrean 1000 gudatan sartuta gabiltza eta horrela ez goaz inora!

    • Gauz batzuekin ados nago ta beste batzuekin ez, hau erranda zuk ere argumetu kontrajarriak dituzu.
      Katalanek zer egin dute hizkuntzarekin? Ta Katalaluniara joaten diren etorkinak? Ikasi dute ez?
      Orduan gauza ez da etorkinen etorrera, hemengoak ere ez bait dute euskara ikasten eskolan ikasi ez badute, gehiengoa behintzat, ta ikasten dutenak beharrarengatik ikasten dute ta titulua eskuratu bezain pronto, euskara ez dute gehiago erabiltzen.
      Inmigrazio masiboan ere errua dugu denok, ez du balio erratea nik ez dut sortu, guk gure bozkekin, eros jarduererekin…. sortu dugu egoera hori, ta bai kapitala erabili ditzazke etorkinak soldatak jaisteko, baina uzten diegulako soilik.
      DEmagun etorkin ordez, euskaldunak barra barra umeak izaten hasten garela, zure argumentua jarraituz, asko izango ginenez…
      Ba ez, ze gehiago izango ginan ta gehiago beharko genun ere, beraz lana soru daiteke ta soldata duinak ordaindu.
      Baina jendea asko garenaren aitzakia erraz sinisten duenez, errazago zaio etorkinei errua botatzea.
      Venezuelak 5 milioi kolonbiarrei paperak eman zizkion, ta Venezuela ez zun horregatik txarreruntz egin.

      Zenbat hazi da EHko biztnaleria azkeneko 100 urteetan? Ez asko, orduan batzutan izan dugun langabezi tasak zergatik izan dira?
      Etorkinengatik ez.

      Ta hori ez du erran nahi migrazio politikei uko egin behar diegunik, baina errua ez dutenei bota ezta ere.

      Etorkinak ez badute euskara ikasten, Espainia, Jaularitza, Aldundiak… dute errua orden hortan, niretzako behintzat.
      Gaur egungo legediarekin ta ditugun baliabideekin ahal delako jendea behartu.

      Orokorrean jendearen gehiengo zabala beraien jaioterrian bizi nahi du beraien familiekin, ez dira hona etortzen egun batean esnatzen direlako ta okurritzen zaielako.
      Ta gehien gehienak behartuak dira mendebaldearengatik, bai beste herrialdeko (Asia, Afrika…) putakumeen konplizitatearekin, baina mendebaldea ahalmen gehiago du hori eragozteko.

      Ongi izan.

      • Ederki erantzun diozu Inaxiori, dexente egin baitu txirrist bere argudioetan.

    • Inaxioo, BIKAIN

    • CHAPEAU INAXIO!
      Zergatik onartu behar ditut Ezker abertzalean infiltratu direnen planteamendu penagarri guztiak?
      Adibidez https://twitter.com/erractus/status/705061349366370304

      • Horrelako jendeak uxatu du jende normala ezker abertzaletik.
        Gazte danbada? Argazkikoak iada pentsioak kobratzeko zorian daude eta.

        • NormalaOmen 2016-03-08 18:45

          ta zein da ba zuk diozun “jende normala”??? Eta zer da ba “jende normala” izatea???

          • Diru publikoa manipulatzeko erabiltzen ez dutenak dira, ez dut uste hara joaten diren gazteek intentzio txarrik dutenik baina argazkian agertzen direnak pozoia sartzen diote buruan gazte horiei.

  • Egia, hordua da erabakitzeko, ezin ditugu 1000 bataila aldi berean egin, eta herramientarik gabe, estaturik gabe, lor dezagun gure estatua eta herriaren biziraupena bermatzea eta gero bestea errezago.

  • Inaxio, zure iruzkinarekin guztiz ados! Bada garaia! Noizbait zentratzeko, zer den garrantzitsua ulertu eta beste dena albo batera uzteko.

  • Kaixo Inaxio,

    Nork erran du ni immigrazio masiboaren aldekoa nintzenik?
    Siriako gerraren ondorioak pairatzen ari diren Siriarrekin elkartasuna agertzeak ez du erran nahi Siriatik zein beste herrialde askoetatatik datozen ehundaka mila errefuxiatuak hartzearen aldekoa naizenik…
    Ez, agian gaizki azaldu dut nere ikusmoldea… Nik diot ongi begiratuz geroz, Siriako gerran interesa dutenek eta Euskal Herriko burujabetza ukatzen digutenek badutela asko komunean, alegia horiek daudela munduko poderetsuen % 1 horretan. Kapitalismo basatiak, erlijioek eta politika agintariek osatzen duten % 1 horrek munduko herritarren zapaltzeko erabiltzen duten mundializazioaren parean, Herritarron aldarrikapen ezberdinak orokortzen ikasi behar genuke agian, gure arteko ustezko lehian, nor den nagusi aztertu ordez…. Ehuneko 1 horrek tresna ikaragarriak ditu gure burmuinak manipulatzeko …. “diviser pour mieux regner” erraten da frantsesez: herria zatikatu hobe agintzeko ….eta ezin hobeki lortzen dute! Uste dut askotan gauzak gehiegi konplikatzeko joera dugula gure burmuin hiperpolitizatuetan… gure etsaiak nun dauden, nola defenditu behar dugun … argitzen , aztertzen gabilltzan bitartean “goikoek, 100 horiek lasai daude gure arteko liskarrei beha….Ezkerreko zein eskuineko herritarren artean nor ditugun lagun eta nor etsai aritu ordez, gero eta argiago daukat nik, manipulatuok/ manipulatzaileak nor diren eta zer interesekin maipulatzen gaituzten aztertu behar dela .
    Agian barre egingo didazu Inaxio , baina uste dut kontzientziak pizteko eta goratzeko garaia berriak iristen direla eta gu bezalako Herri zahar eta zapalduek zilegitasun osoa dugula bide berriak irekitzen hasteko.
    Etsaien armak gero eta indartsuago dira ….eta Mundu osoko herritar xume gehienok pairatzen ditugu horren ondorio ainitzak…Gezur, beldur, mehatsu, zapalkuntza guztien aurrean egokitzen ikasi behar dugu denok, eta ez makurtzen, ikasi behar dugu gure barruan daramagun zintzotasuna, humanismoa garatzen eta elkartzen….
    Ez dakit Arnaldoren hitzen atzean zer dagoen , estrategia politkoa ? zintzotasuna? bide ausartak irekitzeko gogoa?
    Hori berak badaki eta utziko diot berari hori erakusten … Ez naiz ausartuko beste inoren izenean hitzegiten … Nik munduko hiritar, euskal aberri zale eta aspaldiko “militante?” bezala dakidana da jende zintzoa eta ez hain zintzoa badela denetan, munduan, euskal herrian, abertzale artean….Kostatu zait ere hori onartzea….Etiketak jartzen eta kentzea gauza errexa da …. Agian adin kontua izanen da baina gero eta konbintzituago nago zaplkuntza ezberdinak pairatzen ari garen munduko herritar guztiok , altura pixka bat hartu behar dugula arazo amankomunak ditugula ohartzeko; Parean edo hobeto erran gainetik gu zapaltzen dagoen % 1 horri erakutsi behar diogu gu ere goratzen dakigula baina ez beraien eginmoldeak edota helburuak imitatuz… Ez, gure etorkizuna barnetik zintzotasunetik eraikitzen hasi behar dugu denok zerbait komunean dugula ikusiz eta mundu honetan, denok denontzat etorkizun hobea lor dezakegula sinistuz. .. indarrak metatu behar ditugu bakoitzak bere etxean dituen arazoei aterabide duinak lortzeko….

    Koooole?

    • Jasone, nik uste lehenbizikoan ederki azaldu duzula eta ondo ulertu dizugula… ez denok, bistan denez. Bigarrenean ere bikain.

  • Anti Hasier 2016-03-04 03:22

    Hasier! Nor uste duzu zareka ezker abertzalearen inguruan hitz egiteko? Ados edo desados egon naiteke zurekin, baina ez baldin bazara.inungo borrokaren oarte hoba duzu isilik egotea. Hipokrita da zure jarrera, teklak sakatu eta kalean borrokatzen ez duena. Hitz gutxiago lan gehiago aizu!

    • Anti Hasier, nor uste duzu zuk zarela inorri “ixo” esateko, tamalez beste alderdiena bezela azkenaldian ezker abertzalearen teknika ere bada edozein kritika ixilazten saiatzea, argudiorik gabe dagoenean “hori ezin da esan” “ixildu zaitez” edo halakoak esaten dituzte, hoiek arrazorik ez dezula onartzea da.

      Ezker abertzalea kritikatzen degunon ez degu ezker abertzalea suntsitu nahi, gu entzutea eta kaso egitea besterik ez dugu nahi, baina e.abertzalea DEKLIBEAN galduta dagoenetik barrura itxi da, ez du ezer berria entzun nahi,badirudi goian hiri profeta daudela egia osoa dakitenak eta azpikoak ezer dudan jarri gabe errepikatzen duzue, baina kontutan eduki 3 profeta hoiek ezker abertzalea urte batzutan LEHENGO DIBISIOTIK ERREGIONALERA jaitxi dutela, eta tendentzia ez da aldatu.

      Lehen e, abertzalea bozkatzen genuen gazte eta abertzale asko traizionatuak sentitu gara, alde batera utziak, salduak PODEMOS eko “kaladerotan” arrantza egiteko asmoa zuten nonbait.
      .

    • Persona, talde, erakunde… eta abarren gainean zeinahi mintza daitekeela uste dut, esandakoa gustatu edo ez. Bandera (ildo) berekoa izan edo ez, giro berekoa izan edo ez, kritikak barrenetik nahiz kanpotik egiteko eskubidea duelako mundu guziak. Beste kontu bat litzateke ezin direla onartu errespeturik eta gaiaren inguruko ezagutzarik gabeko kritikak, baina hori ez da Hasierren kasua, errespetuz eta gaia ezagututa idatzi duelako. Gainera, nik dakidala zuk, Anti Hasier, zure aurpegiratzea bota duzuneko webgune hau Hasierrek berak kudeatzen du, beraz, besteen ‘etxean’ errespetuarekin jokatu beharko zenuke, ezta?