Argitu da #bizi kanpaina
Euskal Herrian Euskaraz eragileak bere egin du ‘eta zu, nola bizi zara?’ lelopean egindako kanpaina. Bukatu gabeko hainbat bideo jarri zituen sarean, eta orain Euskaraz Bizi Egunera deitzeko kanpaina izan dela argitu du.
Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak bultzatu du #bizi kanpaina. Jendearen arreta bereganatzen saiatu da hainbat bideo sarean eskegita, eta gaur argitu da misterioa. Euskaraz Bizi Egunerako deialdia zabaltzeko beste bide bat izan da. Zuzeu albistari horizontalaren bidez eman zuen EHEk kanpainaren berri.
Bideoak bukatu gabe zeuden, eta #bizi mezua baizik ez zuten ematen. Hasiera hasieratik jende anitz sartu da webgunean kanpaina ezkutuak erakarrita. EHEk lehenbiziko aldiz egin du horrelako ekimena, eta emaitza ona izan da. Bideoek bisita anitz izan dituzte, eta lagun batzuk ausartu dira komentarioen bidez haien aburua plazaratzera. Dena den, nahiko urruti egon dira horiek kanpainaren muinetik.
Euskaraz Bizi Eguna martxoaren 17an izanen da, Donostian. Euskaldunok sasi artetik jauzia egin eta euskaldun izateaz harro gaudela erakusteko eguna izango da, eta horren adierazgarri arratsaldean egingo den Nazio Manifestazioa. Egitarau oparoa prestatu du EHEk euskaldun eta euskaltzale guzien gozagarri.
Iturria: EHE
Bideo osoak:
Eta zu, nola bizi zara? (I) from bizi on Vimeo.
Eta zu, nola bizi zara? (II) from bizi on Vimeo.
Eta zu, nola bizi zara? (III) from bizi on Vimeo.
Aizue! Baina ez zen abortoaren aldeko kanpaina??
Oker zinen
earra!