Ares-Torrontegi, EITBko hariak mugitzen dituzten “burmuinak”?
Txori txiki batek esan digu gaur goizeko bederatziak eta laurdenetan Boulevard-en elkarrizketa zeukala Builboko EITBko egoitzan Rodolfo Ares Barne Sailburuak, baina aldez aurretik “planta noble”an moketa zapaltzen egon dela, eta batez ere “briefing” bat izan duela Javier Torrontegui, Eusko Irratiko koordinatzaile berriarekin. Zenbait iturriren arabera hauek dira EITBko hariak mugitzen dituzten bi jefeak. Torrontegi Ares-en agindupean, EITB Barne Sailburuaren agindupean. Borrak ezin omen du negoziaketa politiko baten dantza zuzendu. Eta hedabide publiko batena bai?
Txori txikia izatea kasu honetan ez da zaila. EITBko Bilboko egoitza berrian kristalezko hormak egitea deliberatu zuten “gardentasun” irudia emateko. Txori txiki batek (EITBko txoritxoak jejeje) dioenez bilerak aurrera darrai eta bertan daude Ares-i adi-adi entzuten ETBko zuzendari Miguel Angel Idigoras, ETBko informatibo buru Montalvillo, EIko zuzendari Joseba Arruti,EITB.NET.eko zuzendari Edurne Ormazabal eta goian aipatutako Eusko Irratiko koordinatzaile Javier Torrontegui.
Datu gehiago iturri paregabetik iritsiak: Nork esan zion Xabier Lapitz-i etzuela Euskadi Irratian jarraituko? Javier Torronteguik, ez EIko edo EITBko zuzendariek. Arraro samarra. Lapitzek berak kontatzen du Noticias eta DEIAren taldeari emandako elkarrizketan.
Eta beste datu guztiz interesgarria: Talde berria osatu aurretik, Ares bera ibili zen lehengo zuzendaritza taldekoei deitzen zenbat kobratzen zuten galdetzeko !!!!
Rodolfo Ares ziurrenik Barne saila eta EITBko hariak bakarrik ez, PSE.koak eta Jaurlaritzakoak ere mugitzen dituen “zerebroa” da.
Garai bateko hauteskunde kanpainatan bera zen jefea, eta Patxi Lopez eskenatoki, pankarta eta megafonien arduradun.
Redondo Terreros-ek hedabideen aurrean adierazpenak egiten zituenean Ares parean eukitzen zuen keinuka, “hau ez, hau bai” zer esan behar zuen adierazten.