Arbola astindu eta intxaurrak jaso

Arbola astindu eta intxaurrak jaso –

Mikel Iturriaren Harrikadak.

Futbol entrenatzaile batek instituzio bat den beste entrenatzaile bati buruz zera esan zidan aste honetan: «Bi minututan partida bat ikusi ondoren, zelaian dagoen jokalari bakoitza zer eta nola mugitzen den esateko gai da. Ez dut gaitasun hori daukan beste inor ezagutzen». Niri ere gustatuko litzaidake asmatzea aste honetan estatuko politikan egondako mugimenduak. Tartean, EAJrenak.

Philip Roth hil zen egunean eman du EAJk aldeko botoa Espainiako aurrekontu orokorrak onesteko. Arnasa hartu du Rajoyk, baina berehala etorri da Gurtel-eko epaia eta ikusteko dago zer gertatuko den datozen egun eta asteetan.

Arnaldo Otegik zioen elkarrizketa batean kartzelatik atera zenean ez zituela sare sozialak ezagutzen: «Me sorprendió ver que en las redes todo el mundo era comunista y revolucionario, de lo cual me alegré pero pensé para mí mismo que no debía ser muy cierto porque no concordaba con lo que veía por la calle».

Hori inork baino hobeto daki EAJk eta garbi dago ez duela igerilekura salto egin ura tenperatura egokian dagoela konprobatu gabe.

Sareetan ez bezala, nire inguruari erreparatzen diot eta oso jende gutxi ikusten dut jeltzaleen kontra.

Seguruenik burbuila batean bizi naiz, baina atariko bilera egin genuen bizilagunek hilabete hasieran kale berean dagoen lokal batean tanatorioa zabaltzeko zurrumurruak hedatu zirenean. Soilik hildakoei agur esateko areto pare bat egongo da bertan. Errauskailua ez (Zubietan eraikitzen ari dira eta ez dugu atariko batzarrik egin oraindik).

Aztoratu da jendea eta ez bakarrik nire atarikoak. Lagun batek hots egin zidan aurrekoan esateko sinadura bilketa dagoela auzoan. Nik ez dut ezer ulertzen.

Egiako Atotxako Dorrearen alboan dagoen kirol kantxa bat kentzeko kexa egin zuten auzotar batzuk eta Udala hura tokiz mugitzeko prest agertu zen. Halere, guraso batzuk mugitu dira toki aldaketaren aurka eta, dirudienez, orain Udala kietoparau dago gaia aztertzen.

Traba egiten digu haur eta gazteen zaratak eta ez dugu etxeko atarian heriotza gogoratzen digun zerbitzurik nahi.

Horrelako kontuetan xahutzen dugu orain energia euskal herritarrok (bai, badakit pentsiodunak, feministak eta gazte batzuk kalean daudela).

Arbola astindu eta intxaurrak jasoEz dakit Arzalluzena den berari egozten dioten esaldi famatua; hau da, batzuek astindu behar arbola, beste batzuek intxaurrak jasotzeko. Orain zuhaitza astintzen kataluniarrak dabiltza eta, ikusiko dugu noiz arte, badirudi EAJk jarraitzen duela intxaurrak biltzen. EAEko euskal herritarren mesederako? Ikusiko dugu.

Bitartean, Estatua gogor ari da aplikatzen Etsaiaren Zigor Zuzenbidea: independentista kataluniarren kontra, rapero eta artisten aurka… Finean, beste musika bat jotzen dutenen kontra.

Galindo 2004ko udazkenean atera zen espetxetik (arritmia zela eta ez zela) bertan lau urteko zigorra beteta (kondena 71 urtekoa izan zen). Jiménez Losantosek ederki astintzen du mingaina, baina saiatu hari gauza bera egiten.

Valtonyc eta Pablo Hasel raperoen kontrako epaiak harrigarriak egiten zaizkigu Rock Radical Vascoaren garaiko gazteoi. Baina hementxe ditugu.

Komeni da hori ez ahaztea.

.

P. S.: Propaganda pel fet webgunean jar dezakezu dirua rapero hauen alde.

Arbola astindu eta intxaurrak jaso Arbola astindu eta intxaurrak jaso Arbola astindu eta intxaurrak jaso

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

21 pentsamendu “Arbola astindu eta intxaurrak jaso”-ri buruz

  • Normala da PNVk behin eta berriz irabaztea. PNVkoak estatuaren morroi izanik aberastu diren burges txepelak izango dira, baina PNVk behintzat bozkak irabazteko gai da. Bildustanekoak PNVk duena nahi duten proletario erresuminduak besterik ez dira… Trukean behintzat joko demokratikoa irabazteko eta negoziatzeko gai den alderdi bat bozkatzen dugu noski.

  • Ezer irabazi ezean 40 urtez hilketez josi eta gero gure kaleak, ezker abertzalekoek intxaurrak eta astinketaren kontu gezurtiarekin etorri behar zaizkigu EAJren ibilbidea bezteko eta era berean EAJren lorpenak bere egiteko.
    Orain katalan independentista inkonpetenteak omen ditugu intxaur arbolaren astintzaile gisa. Barkatu, ene artikulugile ilustrea, baina horiek demostrari dira zenbateraino sakondu daitekeen antzutasun bide batetik gero eta gehiago okerrera eginez. Ezker abertzaleak, noski, horien bide paralelo bat desio digu euskaldunoi, autonomiarik gabe eta erakunderik gabe biribilketa alaiean abiatu gaitezen ezerezaren lurretara.
    EAJ ez da inoren morroi, bere bidea egiten du, eta ezkera abertzalekoek ala bere gertukoek irudikatu nahi ez dute estatua eta beraien artean ildo propio bat dagoenik, EAJrena dena. Gurekin ala besteekin bide horrek ikusi dugu nora eraman gaituen.

  • Benetako gertakizunen eta EAJren kontakizunaren arteko tartea gero eta handiagoa da. Eta, neure ustez, jendeak jada badaki. Horregatik da euren zaratarien zarata gero eta zaratosoagoa, amaitu den ETA gora eta behera aipatuz, eztabaida oro blokeatzen saiatzeko ahalegin itsuan.

    Badakite lana, denbora eta hitza betetzea, epe ertainera, euren aurka doala. Beraz, egunero-egunero, poliki-poliki, lan egin, eta eroriko da ustelik dagoen sarea. Ez dugu dependentzia ekonomikorik, ez dugu presarik. Badakigu, eurek ez bezala, abantailarik gabe jokatzen.
    Izan bitez ondo, Kataluniar “anaiak” galdu berri, soldatapeko txotxongilo duintasun bakoak.

  • Ez dira konturatzen, baina hainbat urteetan euren oinarrizko mitol izan den Agirre Lehendakariaren “gu beti kataluniarekin” ezin izango dute gehiago erabili.
    Ondo asko jakingo dute zer den ENAMeko jarraitzaile batek Argalak ordezkatzen duenaren aurka egitea, edo HBko batek Idigoras, Muguruza, Brouard, Monzon eta enparauen postulatuak “apurtzea”, ba horixe egin dute Agirrerekin eta ez dira oraindik jabetu.

  • Duintasun gabeko jendea 800dik gorako hilketak ontzat hartzen dituena da, ene Zet, ezker abertzalea, alegia, ehunka preso gartzeletan dituena eta ETA desegin behar izan duena erakunde onen txarkeriak ez dezaten pisu gehiagorik izan beren bizkarren gainean. Ez dut ikusten kontakizuna EAJren kontra doanik, alderantziz baizik, urak bere bidera datozenean orduan oztasunez ikusiko dugu ezker abertzalearen estrategia birrintzaileak gure gizarteari eta burujabetzari ekarri dizkion malura etengabeak.
    Katalanen ordezkaritzak bere kontura jokatu nahi badu euskaldunak inolaz ere kontuan hartu gabe eta bere erakundeak izorratuz era berean Agirrek argi egingo zukeen Urkulluk egin duen gauza berdin berdina. Lehen gauza gure erakundeak eta gure burujabetza maila defenditzea da. Katalanek lortu dute autonomiarik gabe gelditzea eta gainera etsaiak jarritako hauteskundeetara abiatu dira. Idigoras, Muguruza eta Brouarden ideologia badakigu zertara eraman duen ezker abertzalea eta ETA. Ez adarrik jo.

  • Soilik azken baliabidetzat erabiltzeko balio duela uste dudan arren, aipatzea duzue Agirrek “Gu beti Katalinarekin” esan zuela. Behin gauzak aldrebesten hasita…

  • Agirrek ez luke euskal burujabetza arriskuan jarriko estrategia haustzaile baten truke. Hori zuen patrimonioa da. Eta mesedez umorea erabili behar baduzu txiste hain txarrik ez erabili. Pena eragiten du parra baino.

  • Aurpegira, zuzenean eta zalantzarako tarterik utzi gabe. Katalanak PNVri traidore eta kolaborazionista deitzen, alegia, mundu guztiak begien bistan ikusten duena, baina idatziz: https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20180528/jxcat-traslado-al-pnv-su-profunda-sorpresa-y-malestar-por-la-actitud-jeltzale-en-catalunya

  • Bai, noski, Katalan independentistek potroetaraino anka sartu eta gero eta autonomiarik gabe euren erruz (eta EAJren aholkuaren kontra egiteagatik) zer egingo dute EAJ iraintzea baino ezker abertzalekoen antzera?

  • Zartako historikoa, abertzaletik zerbait, pittin bat, gramo erdi bat, duen PNVko edozein lotsatu eta harrien azpien ezkutatzera eramango lukeena. Baina nola horietako bakar bat ere ez den geratzen jada batzokietan, nola hasi lehendakaritik eta azken gizajoraino (hau da, Bentazarreraino) aspalditik espainol bihurtu ziren, ba… hori.

  • Ene Iker, sensazio horiek proiektatu nahi dituzu inongo arrazoipide konkretuan sartu gabe. Abertzale izatea zure herria egoera desberdinetan eta horien arabera defenditzea da eta hori EAJk egin du inork baino hobeto. Abertzalerik ez dela gelditzen EAJn… Bai, zuek Euskal Herria politika espainol iraultzaile baten putzuetara abiatu nahiko zenutenak Podemoseko zuen anaien eskutik… Espainol hitza ahotan erabiltzea eta espainol bezala pentsatzea, sentitzea eta jokatzea, hori da ezker abertzalekoen patu amaitezina.

  • Esandakoa, zuk eta nik eztabaidatu dezakegu egun osoa eta urte osoa, baina nik behintzat ez daukat batere asmorik. Aspalditik daukat garbi ze jende mota zareten eta elkarri esan beharreko denak esanda daude. Gertatzen dena, eta hori da benetan mina ematen dizuena, zuen lagun izan diren katalanak ere konturatu direla zer den benetan PNV, eta mutur muturrean eman dizuetela zartakoa. Hala, joan negar egitera Ciudadanosen egoitzara, zuen benetako etxera, alegia.

  • Noski, noski, badakizu ze jende mota garen… Argi dagoena da zuk gure eta nire gainetik jarri nahi duzula zure burua, arrazoipe izpirik jarri gabe. Iritziak, iritziak besterik ez, tabernazulo batean zuretarrez inguratua jendea lotsarazteko taktika besterik ez dut ikusten nik, Betiko matraka, “gu gara abertzaleak oso radikalak garelako…” Radikalismo ergel horrek bazterrak usteldu ditu eta odolez bete gure kaleak.
    Katalan independentistak hondamendiaren bidetik doaz eta herriaren txarrerako… Errezeta hori nahi zenuten zuek hemen aplikatu baina herriak muzin egiten dizue zuen obrak ikusi baititu eta zenbateko lorpena izan duzuen. Hala, joan zaitez Pablo Iglesiasen txaletera, benetako iraultzaile espainolen etxera.

  • Ze gorrotoa diezuen independentistei, abertzaleei, izan euskaldunak edo katalanak. Barru barrutik ateratzen zaizue. PP eta Ciudadanos besarkatu eta abertzaleak gorrotatu, hori da erraietatik ateratzen zaizuena. Beti Madrilen alde, beti Madrili aurre egiten dionaren aurka. Erregionalistak eta kolaborazionistak, hezurretaraino. Zeuen lehendakariak ere konturatu ziren, bai Garaikoetxea eta bai Ibarretxe, eta biek alde egin zuten korrika batzokitik, abertzaleongana biltzeko. Hor geratu zaretenak, espainol hutsak, PPren morroiak, ABCren txaloak jasotzen eta Sabinori, Agirreri, Sasetari traizio egiten. Ze nazka. Agur.

  • Gorrotoa dutenak etengabe gezurra eta mehatxua ereiten ibili direnak dira, Iker, ezker abertzalea eta bere akolito koadrilla. Nire aldetik gorroto batere balizko abertzale eta anai faltsu faltsu horiei. Katalan independentistei gupida besterik ez diet, eta pentsatzen dut beren patua izan zitekeela gurea baldin eta ezker abertzaleko estratega genialek haustura bide berdinetik amilduko bagintuzte. Ez da horrelakorik gertatu eta gertatu ez dadila.
    Zuek abertzaletik izpirik ez duzue, zuen obrak eta ekintzak herriaren kontrakoak izan dira, desprestigioa eta kakazaharra ekarri diozue euskal kausari, nahasi nahi izan duzue gure herria eta abertzaletasuna zuen krimen eta kriminalekin. Hiltzaile, gezurtero eta horien miresleen koadrilla bat zarete, hezurretaraino. Garaikoetxea eta Ibarretxe boterean zirenean ederki astintzen zenituzten eta insultatu bero bero. Agirrek, Sabinok eta Sasetak lotsa eta nazka edukiko lukete ezker abertzalekoen aurrean, “hauek ez dira betiko euskaldunak” esango lukete hainbeste lotsagabekerien aurrean. Urkullu, Agirre, Sabino eta Sasetaren ondorengo zuzena da. Bai, joan zaitez antzarrak perratzera zure ezker espainoleko anaiekin.

  • Bai, agur, Saseta hil zutenen lagun min eta kolaborazionista horri.

  • Saseta hil zutenak hil ziren, baina ezker abertzaleko hiltzaileak bizi dira eta harro daude.

  • Baina Saseta hil zutenen ondorengoak bizi dira, eta harro daude, PNV kolaborazionista lagun min dutelako.

  • Biziki interesgarria hemengo diskusioa. Ederki dator ilustratzeko beste bidalketa honetako proposamenaren aingerukeria:

    https://zuzeu.eus/euskal-herria/bereiz-baina-bidaide/

  • Tristea begitantzen zait, beti ere, euskaldunak elkarri mokoka ikustea. Badirudi gure baitakoa dugula etsaia, eta ez gara konturatzen, gure arteko borroka dialektiko antzuetan ari garen bitartean, benetako etsaia gailentzen ari zaigula; gure lurrean eraiki du bere estatua etsaiak, gure seme-alabak euskara eta euskal kulturatik urrundu, gure identitatea zapuztu, nazioa suntsitu, eta gu… elkar iraintzen.

    Tristea da, oso, herri bezala zer etorkizun eskasa dugun sumatzea.

    Bat Eginik Baiezkoaren Alde (BEBA)

  • Saseta Eusko Gudarostearen ofiziala zen euskl lehendakari baten mandatupean. Benetako etsaia herri honetan sortu den hiltzaile internazionalosta koadrilla da.