Arabara heldu da olatu laranja
Arabara heldu da olatu laranja –
Iruñeako San Ferminetan bisita azkarra egin ostean Araban murgildu da azken egunetan EuskarAbentura. Eguzkiak gogor jo eta nekea antzematen bada ere, gazteen energia ez dago ahituko duenik.
Zubiri, Iruña, Gesaltza-Añana, Argantzun eta Gasteiz izan ditugu mugarri azken egunetan. Beste 83,3km gehiago oinez eta eguzkipean. Gerizpeen zale bilakatu gara, baita txapela eta kremaren lagun min erre. San Ferminetan bisita azkarra egin genuen baina ederki gozatua. Handik Irulegira joan ginen, Aranzadiko kideen eskutik adi entzun zituzten Jzioquitarrek azalpen denak, eta arratsaldean, berriz, Gesaltza-Añanako gatzagako kideenak. Argantzunera Errigorako kideak hurbildu ziren eta 10 urte hauetako esperientzia zainzuri eta piperretan dastatu ahal izan genuen. Arratsaldean, aldiz, Jzioquitarrak, Argantzuneko ikastolara jo genuen haien lana ezagutzera. Pauso bakoitzarekin gauzak berriak ikasten goazela esan genezake.
Taldea kohesioaren isla izan zen erromeria, denak talde bakarrean festaz gozatzen. Pixkanaka badoaz gazteak musika instrumentuak ateratzen ere, lehen musika korroak sortu dira eta sormenari bide ematen. Bada aurrenekoz gitarra jotzen ikasten hasi denik ere.
Lau egun hauetan harrera bi jaso ditu EuskarAbenturak. Lehena Iruñan, Ana Ollo (Nafarroako Gobernua, Javier Arakama (Euskarabideako zuzendaria) eta Aitziber Campion (Iruñako udal zinegotziak) San Fermin betean harrera egin ziguten. Bigarrena Gesaltza Añanan izan zen. Bertan Juan Carlos Medina eta Garbiñe Medina (alkate eta zinegotzia hurrenez hurren), eta Lexuri Ugarte (Arabako Foru Aldundia) hurbildu ziren agurra ematera.
Atzoko egunez heldu ginen Gasteizera. Gaur etaparik gabeko eguna dugunez, Errekaleor ezagutuko dugu eta arratsaldean emakumea eta kirolaz jardungo dugu gazte Jzioquitarren lanak oinarri. Egunez eguneko urratsen berri izan nahi baduzu, jarraitu EuskarAbenturaren sare sozialetan, eta noski, elkarbanatu!