Araba Euskaraz: Bagare abestiaren bertsioak eta kartelak
Hurrengo ekainaren 19an ospatuko da Laudion Araba Euskaraz. Haien webgunean eskuragarri jarri dute askotariko multimedia materiala. Merezi dute “Bagare” abestiaren bertsio desberdinek eta 1981tik gaurdainoko kartelek.
Gontzal Mendibilek sortutako “Bagare” abesti mitikoaren bertsio mordoa ere egin dituzte hainbat taldek. Ez da alferrik aurtengo leloa “Bagare”, Arabako euskalki zaharraren erakusle ezagunena.