Apirilaren 22an Larragan jaia, hizkuntza exodoarekin amaitzeko
Nafarroan euskaraz ikasi ahal izateko 1.400 ikaslek:
13 bidai ilargira egin behar dituzte.
5 milioi Km errepideetan.
751.820€ ordaindu kilometraian.
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEAK ZABALDUTAKO MEZUA. AET – Administrazioan Euskaraz Taldea
Identifikazio Fiskalerako Kodea: G31836323.
APIRILAK 22. JAIA. LARRAGARA. HIZKUNTZA EXODOAREKIN AMAITU!
EUSKARAZ IKASTEKO ESKUBIDEA!
… AUZO ETA HERRI GUZTIETAN!
10:00 Dianak.
10:30 Harrera Ekitaldia. Herriko plazan. Ondoren txistorrada. Herriko Plazan.
11:00-14:00 Puzgarria. Jolas gunean.
11:00-14:00 Talo Tailerra, euskaraz blai-k eskeinia. Jolas gunean.
11:30 Eskola Ibiltaria (1512-2012). Euskaraz. Jolas gunetik abiatuta.
11:30 Erraldoiak.
12:00 Omenaldia Baigorri Abesbatzarekin eta Jotekin. Herriko plazan.
12:30 Tortotxiki dantza taldea, Urnia Larraga eta Gares-Artaxuko dantzariak herriko plazan.
13:00 Trikipoteoa eta Zanpantzarrak. Xapiru Trikitilari Eskola, Arrosadiako Zanpantzarrak
13:00 Eskola Ibiltaria. Jolas gunetik abiatuta. Gazteleraz.
13:30 Batukada.
13:30 Pailazoak Herriko Plazan.
14:30 Herri Bazkaria Barañain Kantuz-ekin eta ondoren erromeria.
16:00 Zirko Tailerra Zirika Zirkus-en eskutik. Jolas gunean.
15:30 kontzertua Herriko Plazan. Patada oi. Jaleo.Baserritars. The Trikiteens (trikitilariak)
19:30 Herria Biltzera.
Nafarroan euskaraz ikasi ahal izateko 1.400 ikaslek:
13 bidai ilargira egin behar dituzte.
5 milioi Km errepideetan.
751.820€ ordaindu kilometraian.
Hau esanguratsua iruditzen zaigu oso, argi adierazten baitu Nafar Gobernuak beste astro batean nahiko gintuela, ilargian nahi gaituela alegia, baina hemen gaude eta errealitate bat gara. Errealitate ez eroso eta latza aldi berean. Errealitate ez eroso urtetik urtera datu hauek handiagoak direlako, euskaraz ikasi eta bizi nahi dutenen kopurua gora egiten baitu.
UPN-PSN gobernuak Vascuencearen legeaz egiten duen inposaketa eta interpretazioa dela eta, Sortzen Ikasbatuazetik datu bilketa egiten hasi ginen honek eragiten zituen ondorioak ikustarazteko. Lehenengo aipua Hizkuntza Exodoaren existentzia da, milaka herritarrek pairatzen dutena egunero euren herritik ateratzean euskaraz bizi ahal izateko.