Apartheida mantendu dute UPN, PP, PSN, I-E eta Ahal Duguk

APARTHEIDA MANTENDU DUTE UPN, PP, PSN, I-E ETA AHAL DUGU-K

Apartheida mantendu dute UPN, PP, PSN, I-E eta Ahal DugukNafarroan, pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea. Hau ez da beti horrela izan. UPNk 2009an hartutako neurria da, hots, euskararen kontrako gurutzada bete-betean hartutakoa. Bi hizkuntzak jakitea zigortu nahi zen, batez ere kontuan izanik oso-oso postu gutxik dutela euskarazko eskakizuna Nafarroako Administrazioan, hezkuntza kenduta: Zehazki, 160 lanpostuk.

Nafarroara aldaketa iritsi, eta uste genuen berehalakoan bukatuko zela apartheid hori. Baina ez: Hiru urte iragan dira, eta apartheidak bere horretan dirau. EH Bilduk Parlamentura eraman du gaia ekainaren 21ean, baina EH Bildu eta Geroa Bai bakarrik agertu dira apartheidari bukaera ematearen alde. UPNk, PPk, PSNk eta I-Ek kontra bozkatu dute, eta Ahal Dugu abstenitu egin da.

Injustizia honi bukaera emateko, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutua aldatu behar da. Noiz arte itxoin beharko dugu, I-E eta Ahal Dugu?

Apartheida mantendu dute UPN, PP, PSN, I-E eta Ahal Duguk

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Apartheida mantendu dute UPN, PP, PSN, I-E eta Ahal Duguk”-ri buruz

  • Sinetsi ezina, baina egia da. Orain 40 urte PCko kide batek erraten zidan: guk akabatuko dugu zuekin.
    Ikusten dudanez, betikoan dira. Gurekin, euskaldunokin bukatu nahi dute.