Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen (txio festa)
Apaolaza eta Otxandianorekin poteatzen
Ezker Abertzalea asko aldatu da azken urteetan, eta aurrean dituen erronkak, betiko moduan, ez dira makalak. ‘Zutik Euskal Herria’-ren ondoren, estrategia zehazteko bigarren urratsa izan zen ‘Abian’ prozesua. Helburu nagusia Zutik Euskal Herria ebazpenak ekarri zuen estrategia aldaketan abiadura handitzea izan zen; hots, adostutako estrategia gaurkotuz, Zutik Euskal Herriaren potentzial osoa askatzea.
Zein zen tesi nagusia? Estrategia independentista bersortzearen beharra. Nola eta zertarako? mugimendu independentista herritar zabal, anitz, sendo eta eraginkor bat sortzeko, hegemonia independentista eraikitzeko gai izango den mugimendua, alderdien interesen gainetik kokatuko dena.
Horren ostean Zohardia izeneko ponentzia aurkeztu da, eta horren inguruan ere eztabaida sortu. Birfundazioan eztabidagai dauden gai nagusiak oinarri ideologikoak, ildo politikoa eta antolakuntza eredua dira.
Baina ez dira soilik edukiak aldatu, eztabaida garatzeko formak ere aldatu dira. Horren adibide Unai Apaolazak eta Pello Otxandianok twiterren hasi eta garatu duten eztabaida. Gaia interesgarria eta eztabaidatzeko modukoa da, ziur, eta 140 karaktere muga estu samarra diren aldetik plaza zabalagoa izan dezakegu hemen; ezker abertzalearen proiektua konpartitzen dutenentzako, edo ez.
Nork, noiz eta nola erabaki du BIDEA akordionismoarena dela? Beste bide batzuk badaude, eztabaidatu dezagun. https://t.co/YYZxbFi8uf
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) December 28, 2016
Mugimendu baten oinarri sozialaren gehiengoak eskema orokorrarekin dudak dituenean arazo potoloa sor daiteke. Garaiz gaude.
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) 2016(e)ko abenduak 28
@unaiapaolaza justuki oraintxe bertan eztabaidagai dagoena. Emendakinak bozkatzera goaz urtarrilean. 900 emendakinetik gora egon dira.
— Pello Otxandiano (@potxandio) 2016(e)ko abenduak 29
@unaiapaolaza uzten dituzula funtsezko aldagaiak. Tartean barne faktoreak. Diagnostikoan oker zaude (desbideraketa estrategikoa) nire ustez.
— Pello Otxandiano (@potxandio) 2016(e)ko abenduak 29
@potxandio ezin da murriztu besteak beste Zohardia gehiago delako antolakunde konkretu 1en berritzea estrategia indepea birpentsatzea baino
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) 2016(e)ko abenduak 30
@potxandio ta bukatzeko, Zohardia ezin da edozein kritika (eraikitzaile) isilarazteko aitzakia bilakatu. Eztabaidak askea behar du izan.
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) 2016(e)ko abenduak 30
@potxandio Ados, eztabaida hori Sortutik haratago doanez Zihordiako enmendakinetatik haratago ere badoa.
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) 2016(e)ko abenduak 30
@unaiapaolaza osoa ordezkatzen ez dutenez, ez dut ulertzen zer den kritikatzen dena.
— Pello Otxandiano (@potxandio) 2016(e)ko abenduak 30
@potxandio Kritika egiteko markoaren inguruko eztabaida utzi eta hel diezaiogun edukiari: herri akordioen ideia estrategia egokia al da?
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) 2017(e)ko urtarrilak 2
@potxandio Ados. Arazoa akordioak prozesuaren hasieratzat (helburutzat) hartzen ditugunean hasten zaizkigu. #aldebikotasuna
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) 2017(e)ko urtarrilak 2
@potxandio Zergatik ez prozesua independentista berriak sortzera bideratuta ulertu? Ikuspegi honek potentzial handiagoa duela uste dut (1/2)
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) 2017(e)ko urtarrilak 2
@unaiapaolaza ez dut inor ikusten antolakundeak salbatu nahian eta independentista berriak sortzeko gogo faltan. Betaurreko okerrak.
— Pello Otxandiano (@potxandio) 2017(e)ko urtarrilak 2
@unaiapaolaza 1) beraz herri akordioena aparatoak bere burua justifikatzeko konstruktoa da. 2) mugimendua zatia batera ez erreduzitzeko…
— Pello Otxandiano (@potxandio) 2017(e)ko urtarrilak 2
@unaiapaolaza irakurritakoari ere kasu egin beharko (Abian+Zohardia): herrigintza ardatz, egiturak sinplifikatu, zuzendaritza partekatuak…
— Pello Otxandiano (@potxandio) 2017(e)ko urtarrilak 2
@potxandio Nahi duzunean Pello. Ondo segi zuk ere 🙂
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) 2017(e)ko urtarrilak 2
Abenduaren 28an hasi zen eztabaida, eta horretan dihardute oraindik. Diotenez poteatzeko asmoa daukate gaiaren inguruan hitz egiteko. Nire proposamena kedada publiko bat egitea da, eta poteak azaltzen garenon kontu.
Ea zer iruditzen zaien proposamena protagonistei.