Goragalea eragiten duten antxoa kutsatuak

Goragalea eragiten duten antxoa kutsatuak

Gaurko menua ez da inoizko atsegingarriena, ZuZeuko Salabardoak ondoeza eragiten duten antxoak arrantzatu baititu. Baina ez gara albisteen kalitate txarraz ari; edo bai, baina ez da metafora hutsa. Izan ere, eta tamalgarria izanagatik, aipatu antxoak mintzagai dituena da gaurko albiste interesgarriena, horrenbeste non hainbat euskal hedabidek azalera eraman duten.

Dirudienez Eusko Jaurlaritzak anisakis parasitoa duten antxoa mordoa antzeman ditu Kantauri itsasoan, Ertzaintzak jarri duen kontrol batean. Arriskutsua da oso anisakis delako hori: urdaileko nahasmendua eta goragalea eragin lezake, eta soilik izoztu edo 60 gradutik gorako tenperaturan sukaldatuta ekiditen da kutsadura.

Ikusi albiste hau eginarazi dieten Berria eta Naiz-eko kazetariek nola landu duten.

Salabardoak dena den, Pili Manterolaren antxoak ozpinetan sukaldatzeko gomendioa ere arrantzatu du. Horrela sukaldatzeak behar bada ez dizu goragalea ekidingo, baina gutxienez, platera dastatuz gozamen ederra hartuko duzu.

Goragalea eragiten duten antxoa kutsatuak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Goragalea eragiten duten antxoa kutsatuak”-ri buruz

  • jode, nee artean Ertxantxako urpekariak ikusi ditut, urpian kontrola jartzen, anisakis komandoko antxoak harrapatu nahian XD