Antiquity aldizkariak Irulegiri buruzko ikerketa arkeologiko osoena argitaratu du

Antiquity aldizkariak Irulegiri buruzko ikerketa arkeologiko osoena argitaratu du –

Aranzadi.eus ataritik jasoa.

Antiquity aldizkariak Irulegiri buruzko ikerketa arkeologiko osoena argitaratu duIrulegiri buruzko ikerketak nazioarteko eragina izaten jarraitzen du ikerketa arkeologikoaren arloan. Antiquity aldizkariak, 2024ko otsaileanA Vasconic inscription on a bronze hand: writing and rituality in the Iron Age Irulegi settlement (Ebro Valley) artikulua argitaratu du, Mattin Aiestaran Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoak, Javier Velaza, Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologian katedradunak eta Joaquin Gorrochategui EHUko Indoeuropar Linguistikako katedradunak sinatuta.

Artikuluak Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuaren kontestualizazioa egiten du (Aranguren ibarra, Nafarroa), Brontze Aro erdialdean sortu zena (K.a. XVI.-XII. mendeak) eta K.a. I. mendearen lehen hereneraino okupatuta egon zena, aztarnategia bortizki eraso eta abandonatu zenera arte.

Eraso hori Sertoriar Gerraren (K.a. 82-72) testuinguruan kokatzen da, erromatarren arteko gerra zibila izan zena, eta herrixkaren suntsipena gerra-kanpainaren testuinguru horretan interpretatu behar da. Kinto Sertorio gobernadorearen eta Gneo Pompeio Magnoren arteko liskarrarekin sortu zen kanpaina hau, Iberiar penintsulako zati handi batera zabaldu zena, bereziki Ebrora. Irulegi suntsitu abandonatu izanaren zantzuak argiak dira Aiestaranen taldeak 2018az geroztik aztarnategiko hiru eraikinetan eta kale nagusiko zati batean egindako indusketen arabera.

Berreskuratutako milaka objektuen artean, Antiquity-ren artikulua Irulegiko Eskuaren analisian zentratzen da. Honela, eskua azpisistema grafiko paleohispaniko batean idatzita dagoela adierazten du, orain arte dokumentatu den epigrafia baskoiaren lehen testu osoa dena. Horrela, eskuak ziurtatzen du baskoiek bere hizkuntzan idazten bazekitela. Eskuaz haratago, Irulegin idazkerarekin zerikusia duten beste material batzuk ere aurkitu dira, besteak beste, eskua berreskuratu zen etxearen barruan: bi zeramika, inskripzio esgrafiatuak dituztenak; eta stilus bat, oholtxoetan idazteko.

Azterketa linguistikoari dagokionez, Velaza eta Gorrochateguik testuaren transkripzioaren eta interpretazioaren aurrerapenen berri ematen dute, pieza bigarren aldiz zaharberritu ondoren. Hala, Irulegiko testuak bi berritasun ditu: lehen hitzaren irakurketa bereizia da, bere bertsio esgrafiatuan (sorioneke) eta punteatutako bertsioa (sorioneku); eta bigarren lerroko lehen zeinuaren aldaketa, orain “te” hitzaren ordez “ku” gisa transkribatzen dutena. Artikuluak, gainera, hizkuntzalariek emandako ñabardurak eransten ditu, tartean Fontes Linguae Vasconum eta Palaeohispanica aldizkarietan 2023ko abenduan argitaratutakoak.

.

Testuinguru arkeologikoaren garrantzia Irulegin

Artikulua Antiquityn argitaratzean, baskoien kokalekuei, haien bizimoduari eta inguruko gai ez-materialei buruzko ikerketen oinarriak ezartzen dira, hala nola hizkuntzari edo sinesmenei buruzkoak. Bertan publikatzeak bultzada berria eman dio ikerketa arkeologikoari eta Aiestaranen taldeak erabilitako metodologia zorrotza balioan jartzen du. Joan den abuztuan, Aranzadi Europako Arkeologia Elkarteak emandako 2023ko Europako Arkeologia Saria jaso zuen, eta Antiquity-ko artikuluaren publikazioak Irulegiren oihartzun internazionala sendotzen du.

Artikuluan ondorioztatu daitekenez, Irulegiko eskua ondo integratutako elementutzat hartu behar da kokalekuaren testuinguru kulturalean. Objektu horrek erritu-funtzioa izan zuen, bai kanpoan zorte ona erakartzeko, edo zortearen jainko edo jainkosa indigenari eskaintza egiteko.

.

Antiquity aldizkariari buruz

Antiquity nazioarteko arkeologia-aldizkaria da, mundo osoko adituek berrikusia. Urtean sei aldiz argitaratzen da, eta Durhameko Unibertsitateko Robert Witcher doktoreak zuzentzen du. Aldizkaria 1927an sortu zen eta Cambridge University Press editorialak argitaratzen du. Antiquity arkeologiaren arloan mundu osoan eragin handienetarikoa duen zientzia-aldizkaria da.

Antiquity aldizkariak Irulegiri buruzko ikerketa arkeologiko osoena argitaratu du

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude